Laburbirak 8 euskal film labur proiektauko ditu
2024-04-08 10:06 ZinemeaJaialdiaren XXI. edizinoa izango da aurtengoa.
2024ko Laburbirak, euskerazko film laburren zirkuitu ibiltariak, 35 herritan egingo dau geldiunea XXI. edizinoan. Jaialdia, apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean izango da.
Euskeraz sortu eta produzidutako film laburren zirkuituak helburu nagusi bi ditu: euskal zinemagintzea hauspotzea eta zinemagileen lanak ezagutzera emotea. 20 urteotan bide arrakastatsua egin dau jaialdiak, euskal zinemagintzearen erakusleiho erreferentziala bihurtuz.
Aurtengo edizinora 22 lan aurkeztu dira eta horreetatik 8 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal izateko. Beraz, 87 minututako emonaldiak atondu ditue ikusleentzat.
Kontuak kontu, ondoko film labur honeek emongo dira:
- Dena asmatuta dago (Jone Arriola).
- Katalinaren zoria (Guillermo Ordás).
- Erro (Amaia Lejarreta).
- Babesa (Ander Iruretagoyena).
- Mundu berri bat (Mikel Alvarez).
- Zirrara (Ane Cuesta).
- Talkak (Ilune Diaz eta Jordi Nuet).
- Betizu buru(Ander Iriarte).
Durangoko Zugaza Zinemak, apirilaren 11an, emongo deutso hasierea ekimenari aitatu filmeen estreinaldia eskainiz.
Konsultau herriak eta programazinoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!