'Nina' filmak zarratuko dau Giza Eskubideen Zinemaldia
2024-04-05 08:05 ZinemeaFernando León de Aranoa zinegileak jasoko dau aurtengo sari berezia.
Osasun mentala, Palestinaren egoerea, migrazinoak, lanaren etorkizuna, Ukrainako umeak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta berbaldietako gaiak. Horrezaz gan, erakusketak be egongo dira uriko hainbat tokitan.
El salto (Benito Zambrano) filmak emongo deutso hasierea apirilaren 12an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldiari, Udaleko Giza Eskubideen arloak eta Donostia Kulturak atonduta.
Inaugurazinoko saioan, Fernando León de Aranoa zinegile konprometiduak jasoko dau aurtengo sari berezia. Amaierako galan, barriz, Andrea Jaurrietan Nina filma proiektauko da (apirilaren 19an); ganera, film luze eta laburren sariak banatuko dira.
Sail Ofizialeko proiekzino guztiak, bi kenduta, Victoria Eugenia Antzokian izango dira eta bi horreek, Antzoki Zaharrean emongo ditue. Horrezaz gan, Tabakaleran, Zinema eta Memoria zikloko hiru film proiektauko dira. Guztira, 35 nazionalidadetako 45 film programau dira (26 film luze eta 19 film labur).
Antzoki Zaharrean, goizeko bederatzi emonaldi egingo dira uriko ikastetxeentzat. Edade-taldearen arabera aukeratutako filmak, ondoko honeek dira: Kurrin (2022), Dounia eta Alepoko printzesa (2022) eta 20.000 erle espezie (2023).
Erakusketak
Urterlo lez, MUGI TÚ giza eskubideei buruzko online jokoa egingo da, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak atonduta. Jokoek proban jarriko ditue parte-hartzaileak. Ganera, Koordinakundearen laguntzinoagaz, Lamine Thior aktore senegaldarraren umorezko bakarrizketa bat, Españul, atondu dabe.
Bestetik, apirilaren 9an, Amnistia Internazionalak atondutako mahai-ingurua egingo da Victoria Eugeniako Club aretoan.
Zinemaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker egingo da, Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, baita hainbat GKEren eta erakunderen laguntzinoa be ezin ahaztu: Zehar, Unicef, Gehitu, Amnesty International, Acnur, SOS Arrazakeria eta FiSahara.
Sarrerak
Sarrerak, gaur, hilak 5, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan edo hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!