2024/04/03 - 2024/04/04

Bermeon, Lameran eta Artza frontoian.

Bermeoko Herri Kirol Txapelketa Herrikoia

.

Herri Kirolak, Euskal Pelota eta Arrauna sustatzeko Sustabiz Fundazinoak, Bermeoko Udalagaz batera, Bermeoko Herri Kirol Txapelketa Herrikoia atondu dau Bermeon. Bertan, edade askotako Bermeoko herritarrak izango dira. Helburua Busturialdeko herritarrak herri kiroletan inpliketea da.

Entrenamenduak apirilaren 3an egingo dira, Lamera parkean. Lehiaketearen eguna apirilaren 4a izango da, Artza Udal frontoian, proba askogaz: Sailkapen faseko Herri Kirol probak: Trontza, Harrijasotea, Ingude Jasotea eta Txinga Erutea izango dira; eta Fase finaleko Herri Kirol probak: Trontza, Harrijasotea, Ingude Jasotea, Txinga Erutea eta Zaku Eroatea izango dira. Apirilaren 3ko eta 4ko topaketak 16:00h etatik aurrera izango dira.


Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu