Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketea, martxan
2024-03-22 12:43 Euskerea berbagaiEIZIEk hiru liburu hautatu ditu aurtengo lehiaketarako.
Literatura Unibertsala bildumea betetzen jarraitzeko, EIZIEk hiru liburu hautatu ditu aurtengo lehiaketarako:
- Fatima Mernissi, Dreams of Tresspass.
- Artur Pestana 'Pepetela', A Geração da Utopia.
- Sheridan Le Fanu, Carmilla.
Lehiaketean parte hartu nahi izanez gero, lagin bat euskaratu beharko da, 2024ko maiatzaren 2rako.
Urtero lez, itzultzaile profesionalak zein hasi barriak izan daitekez lehiatzaile. Hori bai, aurreko urteko lehiaketean itzulpenen bat egin eben itzultzaileek ezingo dabe parte hartu.
Sariak
Liburu bakotxeko sariak ondoko honeek dira:
- Dreams of Trespass: 5.677,00 euro.
- A Geração da Utopia: 10.741,00 euro.
- Carmilla: 2.278,00 euro.
Ikus oinarriak, laginak eta informazino guztia hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!