Beñat Oihartzabal: euskaltzain emeritu
2024-03-22 12:21 Euskerea berbagaiEuskaltzain urgazle izentau eben 1983ko apirilaren 28an eta oso 1990eko irailaren 28an.
Apirileko eta maiatzeko Osoko bilkuretan aurkeztu daitekez Beñat Oihartzabalen hutsartea betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketea, bagilean, Gasteizen.
Euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dabe. Horregaz batera, hautagaiaren merezimenduak nabarmendu behar dira.
Beñat Oihartzabal Parisen jaio zan, 1949ko martiaren 17an. Zuzenbidean lizentziaduna da eta Euskal Ikasketetan eta Hizkuntzalaritzan doktorea. CNRS erakundearen IKER (UMR-5478) taldeko zuzendari emeritua be bada. Euskaltzain urgazle izentaua eben 1983ko apirilaren 28an eta oso 1990eko irailaren 28an. Sarrera-berbaldia Angelun irakurri eban, 1991ko bagilaren 1ean, Jean Hiriart-Urrutiren bizitzea eta lana adierazoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!