Andrea Jaurrietaren 'Nina' filmak Kritikaren Saria jaso dau Malagako Zinemaldian

Bizkaie! 2024-03-11 07:45   Zinemea

Nina Andrea Jaurrieta iruindarraren bigarren film luzea da.

Sei aste emon zituen grabaketa lanetan Mundakan eta Bermeon eta, ezustekorik ezean, 2024ko maiatzaren 10ean estreinauko dabe zinema-aretoetan.

Ninak (Patricia López Arnaiz) hazi zan kostaldeko herrira bueltetea erabagiko dau, eskopeta bat boltsan eta helburu bakarragaz: mendekua hartzea, orain herriak omenaldia egiten deutson idazle ospetsua. Jatorrizko lekuagaz, joaneko gomutak eta Blas, umezaroko lagunagaz, berraztertuko dau mendekua dan aukera bakarra.

Patricia López Arnaiz Goya sariaren irabazlea (Ane, 20.000 erle espezie) eta Donostiako Zinemaldiko Zidarrezko Maskorraren irabazlea, Darío Grandinetti (Hable con ella, Empieza el baile) protagonista ditu filmak. Bere lehen papel nagusian aktoreak osotuko ditue Aina Picarolo (La casa entre los cactus) Nina gaztea, Iñigo Aranburu (Los Europeos), Mar Sodupe (La Caza) eta Ramón Agirre (Amor).

Epaimahaikideek nabarmendu dabenez, sexu-abusuak jorratzeko modu ausarta darabil zuzendariak eta isiltasun konplize eta estaltzaileak salatzen ditu, oso egitura narratibo eta zinematografiko landuagaz, zinema klasikoaren arketipoak berreskuratzen dituan western moderno baten eran.

Beste alde batetik, epaimahaiak zehaztu dauenez, zinema klasikoaren kinuak be badagoz Nina filman.

Epaimahaiak Patricia Lopez Arnaiz, Dario Grandinetti eta Aina Picarolo buru dituan aktore taldearen lan bikaina nabarmendau dau, baita Zeltia Montesek sortutako soinu-bandea, irudiak eta muntatze-lana be.

Pelikuleak BTEAM PRODS (Las Niñas), ICÓNICA PRODUCCIONES (El Autor), IRUSOIN (La trinchera infinita) eta LASAI PRODUCCIONES (Ana de día) taldeen produkzinoa eta Movistar Plus, Filmin eta Vodafone, TVE eta EITBren babesa ditu. Era berean, ICAA, Eusko Jaurlaritza, Madrileko Komunidade eta Nafarroako Gobernuaren finantziazinoa ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu