SGAE Fundazinoak dokumentalistentzako II. Gaztedoku Sariak deitu ditu

Bizkaie! 2024-03-05 11:11   Zinemea

Euskadin bizi diran dokumental-zuzendariek parte hartu leikie.

SGAE Fundazioak berorren Fundazinoaren II. Gaztedoku Sarien deialdia egin dau. Helburua erabateko gaiei buruz hausnartzen daben sorkuntza-dokumentalen egiletzea bultzatzea eta autortzea da. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren munduko edozein herrialdetako SGAEko bazkideek bazkideek parte hartu ahal izango dabe, edade mugarik barik, gai edo eta kontzeptu libreagaz, gehienez 30 minutuko dokumental bategaz, jatorrizkoa, edozein hizkuntzatan filmautakoa eta SGAEn erregistrautakoa (edo erregistretako izapidean).

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreko hainbat profesionalek osotutako epaimahaiak balorauko ditu proposamenak: 2.500 euro (zergak gogoan hartuta) dokumental onenari, 1.500 euskeraz egindako lan onenari eta 1.000 euroko aitamen berezia.

Hiru obra irabazleak hautatuak diranetik aurrera, SGAE Fundazinoak ikus-entzunezkoaren programazinoaren arloan Euskadin dauen egoitza nagusiak programau leikezan ekimenen barruan ikusiak izan ahalko dira (Campos Eliseos Antzokia, Bertendona kalea 3 Bis, Bilbo, 4. pisua). Bide batez, obra irabazle horreek SGAE edo SGAE Fundazinoaren kudeaketearen menpeko Estadu mailako beste edozein areto edo gunetan programetako aukerea aurreikusten da, kasua bada.

Dokumentalak helarazoteko epea 2024ko zemendiaren 1ean amaitzen da.

Kontuak kontu, deialdiari eusten deutsen lanak era telematikoan bialdu behar dira, jagokon fitxa tekniko-artistikoagaz batera, honako postontzi elektronikora: nsancheza@fundacionsgae.org

Aitatutako fitxaz eta dokumentalaren estekaz gan, izen-emote orria be erantsi beharko da, baita obra hori SGAE erregistroan daneko erreferentzia-agiria (edo erregistro-prozesuan dala).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu