STR taldeak '2on errua' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2024-02-19 10:59   Musikea

Ikusi bideoa hemen: 2on errua.

STR taldearen abesti eta bideoklip barriak, modernidade likidoa dau oinarri. Desamodioaren mezua be oso presente dago. Ganera, abestiaren amaieran be, ezin dau esperantzeari leihorik edegi, izan be, gazteen kezkak eta zalantzak biraka dabiz eten barik.

Rock, pop-punk eta hiper-pop erritmoek batzen dabe kantua autotune eta falsetto efektuakaz. STR taldeak grabau eta produzitu dau. Horrezaz gan, bideoa Danae Riañok zuzendu dau eta antzezle lanetan Ane Rot ibili da.

Talde bizkaitarra, ondoko honeek osotzen dabe: Iker Villa (Revolta Permanent), Xabier Bengoa (LauKatu), Oihan Moreno, Lander Campos eta Danae Riaño.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu