Kirikiño Ikastoleak 'Zeugaz bat' abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
2024-02-05 13:46 MusikeaIdeia familien bultzada eta konpromisoari esker sortu zan.
Kirikiño Ikastoleak, Bilboko hezkuntza-zentru kooperatibo eta euskaldunak, Zeugaz bat abestia aurkeztu dau. Ideia familien bultzada eta konpromisoari esker sortu zen eta ikastolako zuzendaritzearen laguntzea izan dau proiektu kolaboratibo eta original hau egiteko.
Kanta parte-hartzaile, zabal eta korala Kantuaren grabaketearen prozesuak ikastolearen komunidadearen babesa eta parte-hartzea izan dau. Danetara, 600 persona baino gehiagok lagundu dabe, ume hezkuntzea, lehen hezkuntzea, bigarren hezkuntzea, batxilergoa, langile eta familien artean.
Amaia Galindezek, Kirikiño Ikastolako zuzendariak dinoen legez: Hezkuntza-komunidade osoa inpliketako proiektu artistiko bat egitearen idea gustau jakun. Ikastolako ikasle, familia eta langileak abestiaren protagonista izateak gomuta oso polita itxiko dau, urte askotarako gordeko dabena.
Josu Bergara, musikaria eta kantuaren letra eta doinuaren sortzailea: Kantuaren letrak sortzeko ikastolearen balioetan inspirau nintzan, hau da, ekidadea, bardintasuna, errespetua, alkarrizketea, partaidetzea eta alkartasuna. Euskerea eta euskal kulturea beti ardatz nagusi izanda. Doinuari jagokonez, gogoratzeko erraza dan oinarri erritmiko eta bizi batetik abiatzen da, harmonia erraza eta antzezteko erraza dana sortuz. Sentimendu kooperatiboa transmitiduteko sortutako abestia da, ikastolako familientzat eta komunidadearentzat.
Janire Iturbe, musikako irakaslea, prozesu guztiaren koordinazioaz arduratu zan Gontzal Petralandaren, ikastolako zuzendari pedagokikoaren laguntzeagaz, ahots guztien bateratzea lortuz. Gainera, Idurre Erauskin trikitilari eta irakasleak, Bernat Orbe irakasleak eta Kirikiño Ikastolako abesbatzak, Carlos Perez Buenok zuzenduta, emoitza borobildu dabe. David Sánchez Damian produktore musikalak orkesta-konponketak eta musika edizinoa egin dau, Gari Marinen laguntzeagaz, alderdi teknikoei jagokenez. Bideokliparen grabaketan Euskal jantzetako ikastolako taldeko ikasleek be parte hartu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!