‘JazzEñe 2024’ aurkeztu dabe SGAE Fundazinoak eta Donostiako Jazzaldiak

Bizkaie! 2024-02-05 13:10   Musikea

Izena emoteko epea zezeilaren 29an amaituko da.

SGAE Fundazinoak, Donostiako Udalak, Donostia Kultura eta Jazzaldiagaz alkarlanean, JazzEñe nazinoarteko programatzaileentzako Estadu mailako jazz-erakusketearen hamargarren edizioa jarri dau martxan. 2024ko garagarrilaren 24tik 27ra izango da Donostian, 59. jazzaldiaren barruan.

Ekimen honen helburuak honakoak dira: SGAEko kide diran egileen errepertorio jazzistikoa mundu osoan zabaltzea, nazinoarteko birak sustatzea eta atzerriko jazzaldietan parte hartu deien bultzatzea. Horretarako, SGAE Fundazinoak deialdi publikoa edegi dau, hain zuzen ere, honako honeentzat:

Musika-sektoreko parte diran SGAEko kide diren egile guztiak. SGAEko kide ez diranentzat, SGAEn erregistrautako errepertorioa erabilten daben jazz taldeak. Gehienez bost kide dituen taldeak baino ez dira onartuko.

Parte hartu nahi daben egileek edo taldeek 2024ko zezeilaren 29ra arte bialdu leikie eskabidea, SGAE Fundazinoaren webgunean dagoan online formularioaren bidez, oinarrietan ezarritako dokumentazinoagaz.

Informazino gehiago, oinarriak eta izen-emotea.

Sarrerak

Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak aukeratutako jazz egile eta taldeen kontzertuak hartuko ditu lau egunetan zehar. 45 minutuko kontzertu labur bi eskainiko dira bertan, egunero, 12:30etik aurrera. Sarrerak eguneko 8 euroan dagoz salgai.

SGAE Fundazinoak izentautako eta jazzean espezializautako musika-sektoreko profesionalek, programatzaileek, erakundeetako ordezkariek eta kultura-kudeaketako profesionalek osotutako ebaluazino-batzorde batek aztertu eta aukeratuko ditu JazzEñeren hamargarren edizino honetan izango diran egileak edo eta taldeak.

Nazioarteko programatzaileak

SGAE Fundazioaren helburu nagusietako bat SGAEko bazkide diren musikari espainiarren errepertorioa nazinoartekotzea da. Horregaitik, JazzEñera hurreratzen diran ikusleen artean mundu osoko jaialdietako zuzendariak eta programatzaileak dagoz, Estaduko jazzaren errealidadea ezagutzeko interesa daben horreek, eta erakundeak berak gonbidatzen ditu.

Horrezaz gan, goizeko topaketa profesionalak be izaten dira eta JazzEñen parte hartzen daben taldeen artean, sinergiak sortzeko, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko eta nazinoarteko lankidetza-akordioak eta emonaldiak berbatzeko.

JazzEñe 2023ra hurbildutako nazioarteko programatzaileak Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan batuta, Donostian.

JazzEñe

Orain hamar urte ekin eutson SGAE Fundazinoak JazzEñeri, nazinoarteko programatzaileentzako jazz espainiarraren erakusketea izanik, Estafuko artistek egiten daben musikea nazinoartean zabaltzeko. Lehen edizinoa 2014an egin eben Madrilen eta, ondoren, Valentzia, Zaragoza eta Malagan egin eben.

Donostiako Jazzaldiak laugarren urtez jarraian hartuko dau JazzEñe.

Urte honeetan zehar, 60 talde baino gehiagok jo dabe euren errepertorioa mundu osoko hainbat jaialditan ekimen honi esker, esaterako: Chicuelo & Mezquida Tokyo Jazz Festival dalakoan jo eben. Era berean, SGAE Fundazinoak Antonio Lizana, Rycardo Moreno eta Pedro el Granaino aurkeztu zituan 2018an, Biënnale Flamenkoaren Gau Zuria proiektuaren barruan, Amsterdamen eta Rotterdamen. Daniel Garcia Trio, bestalde, JazzEñe 2021ean izan zan, programatzailez osotutako hainbat nazinoarteko jaialditan joteko aukerea izan eban igaz, tartean, Cankarjev dom jaialdian, Ljublianan (Eslovenia), Bulgariako Jazzplusean eta Koreako Jarasum Jazz Festival dalakoan. Azken alkarretaratze honetan Sumrrá taldea oholtzaratu zan. 2023an, Miron Rafajlovic, JazzEñe 2019an parte hartu eban interpretea, Ankara- CSO ADA ANKARA Main Hall-en programau eben, eta Daahoud Salim Quintetek New Yorken egin eban debuta urtarrilean, Jazz at Lincoln Center On The Road Series ekimenaren babesari esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu