Roba Estesa taldeak 'Desakatant' kantua plazaratu dau

Bizkaie! 2024-01-31 13:10   Musikea

Zezeilaren 29an De Lo Bo, Lo Millor diskoa kaleratuko dabe

Aniztasuna ospatu eta arauaren kontra doan singlea kaleratu dau Roba Estesa taldeak: Desakakatant. Abestia zezeilaren 29an kaleratuko dan De Lo Bo, Lo Millor laugarren diskoaren aurrerapena da, kolektibidade ez-normatiboen indarra, neotradizinoak, popa, rocka eta elektronikako soinuak buztartuta. Gainera, diskoa aurkezteko bira bat atondu dabe: Bartzelonako Apolo Aretoan hasiko dabe, Udaberriko Cruïlla Jaialdiaren barruan, martiaren 21ean.

Desakatant abestian zortzi kideetatik bost egileak dira eta Kquimi Saigi izan da produktorea. Marjinalidadea erronkastzat, LGTBIQ+ errealidade guztiak aldarrikatzen ditue. Aurrerapeneko bideolyric-ean deabrua irudikatzen da, infernuaren, bekatuaren, tentazinoaren eta tradizinoaren iruditeriaren metafora legez.

Roba Estesa Helena Bantulà i Fonts (gitarrak), Laia Casanellas Blanquer (gitarrak eta ahotsak), Clàudia García-Albea Sánchez-Casas (biolina eta ahotsak), Gemma Polo Bosch (ahotsa) eta Anna Sardà Esporrín (baxua eta ahotsak), Lidia Facerías (tekladuak), Xerach Peñate (bateria) eta Eiden Sánchez (zeinu-hizkuntza katalanez) dira. Lehenengo bostak De Lo Bo, Lo Millor disko barriko hamaika abestiak sortu ditue eta, era berean, La Furia, Pau Debon i Joan Miquel Oliver (Antònia Font), Lidia Facerías, Tremenda Jauría, Clara Colom eta Alba Magriñà musikarien kolaborazinoak egin ditue.

Katalanen bosgarren lana anitza da, handigurakoa, bai bere diskorik personalena dalako -nortasun propioa bilatzen dauelako- bai soinu zein aldarte ugari batzen ditualako be. Taldearen ibilbideko pop pieza ilunenak eta tradizionalenak egin ditue; Roba Estesarentzat abestiak eguneroko bat dira eta millenial belaunaldiko egunerokotasuna eta horrek eragiten deutsen ezegonkortasuna azaltzen dabe.

Oso argiak dira disko barriaren espirituagaz: Hamar urte alkarregaz musikea egiten emon ostean, alde erromantikoa, erotikoa eta sexyajorratzen dogun lehenengo aldia da. Talde feminista bati inponiduten jakon presinoari agur esan deutsagu eta gure nortasuna eta gure loturak jorratu doguz, araugintzatik iges egiten dabenakl, berbarako, lagunak, hautatutako familia, bikoteak, bikote ohiak....

Gauzak holan dirala, cuqui desastre abestian bizi garen mundu frenetikoa deskribiduten dabe; 1312 (La Furiagaz batera) botere-abusuen kontrako oihu amorratua da; Amb Calma (Antònia Fontegaz) kantuan 30 urte izateak eragiten dauen krisiaren kontraesanak agiri dira; Stikin udako lagun eta maitasunen poza islatzen dauen abestia da; eta Lntmnt kantuan reggaetoi motel eta triste bategaz ausartu dira, banaketa baten mina deskribiduten dauena.

Boskoteaa Tik Tok belaunaldikoa da eta, aldi berean, disko osoak entzuten dituan erromantikoak dira. Beren belaunaldiakoak izateak eragiten dituen kontraesanak besarkatzen ditue. Horrezaz gan, musikearen industrian lekua aldarrikatzen jarraitzen dabe eta industria horrek eragindako ezsbardintasunak zalantzan jartzen ditue

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu