Pablo Berger, Oscar sarietarako hautagai
2024-01-24 10:09 ZinemeaOppenheimer filmak izan ditu izentapen gehien (13).
Hollywoodeko Akademiak 2024ko Oscar Sarirako hautagaien barri emon dau eta, ohikoa danez, 2023an zeresana emon eben film ugari dagoz izentapenetan. Hautagaitza gehien dituana, 13, Christopher Nolan zuzendarien Oppenheimer da.
Yorgos Lanthimos (Poor Things) eta Martin Scorsese (Killers oh the Flower Moon) zuzendari ospentsuen filmek be, hamar hautagaitzatik gora jaso ditue. Ganera, ez dagoz askoz atzerago beste pelikula bi: Barbie eta Maestro. Horrezaz gan, faboritoen artean dagoan Justine Triet zuzendariaren Anatomie d'une chute ikus-entzunezkoak 5 izentapen jaso ditu. Maestro kenduta, beste laurak zuzendari onenaren Oscar Saria irabazteko zerrendan dagoz, baita Jonathan Glazer zuzendariaren The Zone of Interest be.
Pelikula onenaren atalean, ondoko honeek dira hautagaiak: American Fiction, Anatomy of a Fall, Barbie, The Holdovers, Killers of the Flower Moon, Maestro, Oppenheimer, Past Lives, Poor Things eta The Zone of Interest.
Aktoreei jagokenez, izen ezagunak dagoz hautagaien zerrendan. Emakumeen arloan, Annette Bening, Lida Gladstone, Sandra Hulelr, Carey Mulligan eta Emma Stone dagoz. Gizonezkoen aktorerik onena izateko lehian, barriz, Bradley Cooper, Colman Domingo, Paul Giamatti, Cillian Murphy eta Jeffrey Wright dagoz.
Nazinoarteko zinemagintzearen kategorian, ingelesez ez diran bost film lehiatuko dira: Horreen artean Juan Antonio Bayona zuzendariaren La sociedad de la Nieve nabarmentzen da. Io Capitano (Italia), Perfect Days (Japonia), Das Lehrerzimmer (Alemania) eta The Zone of Interest (Erresuma Batua) dira besteak.
Horrezaz gan, Bayonaren filmea beste sari baterako lehiatuko da, makillaje eta ule-apainketea onenearen atalean hain zuzen be.
Euskal ordezkarien artean, Pablo Berger Bilboko zinemagilea agiri da zerrendan. Animazinoko lan onenaren saria jasoteko aukerea izango dau, Robot Dreams filmari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!