Bizikletea gero eta gehiago erabilten da Bizkaian

Bizkaie! 2024-01-24 08:09   Kirola

Bizkaiko etxeetan batez beste 2,6 bizikleta dagoz eta Mountain-Bike eredukoak dira ohikoenak (% 70).

BizkaiBizi ezarritako 9 udalerrietako batean bizi diran personen % 80k zerbitzua martxan jarri eta aste gitxira ezagutzen eben.

Garraioak, Mobikortasuna eta Turismoa Sustatzeko diputaduak, Sonia Pérezek, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko bidezko batzordean agertu da, berak eskatuta, Bizkaiko Bizikletearen 1. Barometroaren eta joan dan urriaren 16an martxan jarri ondoren Bizkaibizi zerbitzuaren emoitzak aurkezteko. Lehen Barometro honen emoitzen arabera, bizikleteak aparteko garrantzia dau Bizkaiko gizarte-sarean; esangura horretan, Bizkaiko herritarren % 50ek bizikleta propioa dau, eta % 38k garraiobide horren ohiko edo noizbehinkako erabiltzailetzat joten dau bere burua. Bizkaian bizi diran biztanleen % 6k adierazo dau bizikletea erabilten dauela lanera edo ikasketa-zentrora joateko.

Datuakaz jarraituz, % 92k adierazo dau bizikletan ibilten badakiela eta bizikletan ibilten dakitenen artean, gizonen artean % 97 dira eta emakumeei jagokenez % 88.

Bizkaiko etxeetan batez beste 2,6 bizikleta dagoz eta Mountain-Bike eredukoak dira ohikoenak (% 70). Bizikleta elektrikoak gero eta leku handiagoa hartzen dagoz ranking honetan. Bizkaiko herritarren % 6k adierazo dau holako bizikleta bat dauela.

Bizikletearen erabilerea, oro har, kirolagaz (% 49) eta osasunagaz (% 44) lotzen da baina mobikortasuna (% 36) eta ingurumena (31) ahaztu barik.

Oro har, ohiko erabiltzaileen artean bizikletak jarraitzaile gehiago ditu garraiobide azkarragoa dalako.

Kontuak kontu, % 52k uste dau bere udalerria abegikorra/segurua dala bizikletan ibilteko eta, era berean, alde handiak nabarmentzen dira pertzepzino horretan eskualdeka, izan be, Ezkerraldea (% 31) eta Busturialdea (% 44) dira bizikletan ibilteko abegitasun/segurtasun gitxien daben eskualdeak eta Enkarterri (% 77), Arratia-Amorebieta (% 73) eta Eskuinaldea (% 70) dira abegikorrenak.

Euren udalerria bizikletararako abegikorra/segurua ez dala uste dabenen artean, bizikleta bideen faltea edo diseinu txarra (% 73), gehiegizko trafikoa (% 51), egokitu bako udalerria (% 41) edo orografia (% 37) nabarmentzen dira, besteak beste.

Herritarren % 73k urian bizikletaz mobiduteko zailtasun nagusien artean honako honeek nabarmentzen ditue: Motordun trafiko gehiegi; bidegorri gitxiegi; lapurreten arriskua; edo bizikletak aparketako leku gitxiegi.

Ikerketea IKERFELek egin dau 2023ko urria eta zemendia bitartean, Bizkaiko eskualdeetan bizi diran 14-70 urteko biztanleriari egindako 1.005 alkarrizketa oinarri hartuta. Eta, gainera, beste 551 alkarrizketa egin dira BizkaiBizik funtzionetan dauen 9 udalerrietan.

Era berean, azterlanak administrazino publikoek bizikletearen erabilerearen sustapenean daben zeregina aztertu dau eta % 55ek uste dau administrazinoak erabilera asko eta dezente artean sustatzen dabizela.

Alkarrizketatutako personen ustez bizikletearen erabilerea bultzatzeko bizikletentzako aparkalekuak egokitu behar dira geltokietan eta garraio publikoko geralekuetan (% 88); uriarteko bidegorri gehiago eregi behar dira (% 88); edo aparkaleku gehiago zentro publiko eta pribatuetan (% 83), beste ekimen batzuen artean.

BiziPark eta BiziPuntuen balorazinoa

Azpimarratzekoa da Sailak bizikletearen erabilerea sustatzeko bultzatutako ekimenetako bik lortu daben nabarmentasun eta balorazino-maila handia. BiziPuntuak deitutakoak, bizikletak konpontzeko eta mantentzeko estazino txikiak, biztanleen % 43k eta ohiko erabiltzaileen % 62k ezagutzen ditue eta 7,7ko batez besteko balorazinoa jasoten dabe.

Dagoeneko BiziParkak dituen Ermua eta Derioko biztanleen % 43k sustatu diran bizikletentzako aparkaleku seguruak ezagutzen ditue eta % 43 horretatik, % 70ek oso positiboen edo nahiko positiboen artean baloretan dabe, 7,6ko balorazinoa emanez.

Beste alde batetik, nabarmentzekoa da Bizkaiko herritarrek ez dabela BiciRegistro sistemea ezagutzen, Bizikletearen aldeko Urien Sarearen menpeko bizikleten erregistro nazionala. Halan da be, erabiltzaileen % 86k zehaztu dau sistema hori erabiliko leukiela lapurretea kasuetan eta Udalak bizikletea berreskuratzeko aukerea errazteko ezarriko baleu.

BizkaiBizi zerbitzuaren ehun egunak

Azterlanak Bizkaiko Foru Aldundiak eta Barakaldo, Berango, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko udalerriek bultzatutako BizkaiBizi bizikleta publikoaren zerbitzuaz Bizkaiko herritarrek daben pertzepzinoa be aztertzen du. Zerbitzu honek gaur bete ditu lehen ehun egunak funtzionamenduan.

Biztanleen % 72k dinoe ezagutzen dabela eta datu hori % 80ra igoten da ezarritako 9 udalerrietako batean bizi diran personen artean. Nabaritasun-mailarik altuena Portugaleten (% 94) eta Barakaldon (% 92) dago eta baxuena Bilbon (% 72) eta Erandion (% 77).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu