'Euskaraz Barra-Barra' kanpainea martxan

Bizkaie! 2024-01-23 10:32   Euskerea berbagai

Merkataritzan eta ostalaritzan euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz.

Bilboko Udalak Euskaraz barra-barra kanpainan parte hartzen dau, merkataritzearen eta ostalaritzearen sektorean euskerearen erabilerea bultzatzeko. Euskaraz barra-barra markea konsumitzailea erdigunean jarteko eta hizkuntza-estresa murrizteko sortu da, izan be, bereizgarri horrek ziurtatzen dau espazio horretan euskerea ulertzeko behar besteko gaitasuna dagoala.

Horretarako, datozen egunetan hasiko dira baldintzak beteten dituen merkataritza eta ostalaritza-establezimenduak identifiketan eta kanpaineari lotutako identifikazino-materiala banatuko dabe. Horren ostean, bilbotarrek emongo deutsee zentzuna eta bizitea proiektuari.

Kanpainea Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak, Nafarroako Euskerearen Institutuak eta Iparraldeko Euskerearen Erakunde Publikoak koordinetan dabe. Era berean, koordinazino-mahaiaz gan, Euskadiko erakunde publiko eta pribatu ugarik, euskerearen tokiko batzordeek eta hainbat boluntariok eta erakundek (besteak beste, Bilboko Udalak) osotzen dabe proiektuaren antolaketea.

Kanpaina Udalaren esparru sozioekonomikoko ekintza bat da, izan be, urteak daroaz euskerearen normalizazinoa bultzatzen merkataritzan eta ostalaritzan, Biribilko programearen bidez. Halanda ze, establezimenduak identifiketeaz gan, jarduera gehiago barrubatzen ditu; esaterako, merkatarientzako eta ostalarientzako euskera-ikastaroak eta beste hizkuntza-baliabide batzuk, besteak beste, sektoreko hiztegiak, euskerazko errotuluen ereduak eta online itzultzaile automatikoak.

17. logela iges-gela kanpainearen barri emoteko

Urtarrilaren 26, 27 eta 28an, Emakumeen zemendiaren 25eko plazan eta zezeilaren 2, 3 eta 4an, Bizkaia plazan, nahi dauenak 17. logela izeneko iges-gelan parte hartu ahal izango dau. Sartzea doban bada be, ezinbestekoa da aurretik izena emotea, hemen.

Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daroaz euskal herritar ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil horretan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu