Garai eta Gaminde pelotariek irabazi dabe

Bizkaie! 2024-01-22 08:57   Kirola

Aldai eta Capellan pilotarien kontra irabazi dabe 22 eta 19.

Pelotariak Leixuri Arrizabalaga eta Carlos Sergiogaz batera. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Txapelketako finalean, Garai eta Gaminde izan dira nagusi eta azken markagailua 22 eta 19 izan da.

Leixuri Arrizabalagak, Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak, jarri deutsee txapelak pelotariei.

Era berean, txapelketako hirugarren eta laugarren postuak jokatu dira, kasu honetan Arrizabalaga eta Mendizabal eta Ruiz de Infante eta Ruiz de Larramendi bikoteen artean. Arrizabalaga eta Mendizabal izan dira irabazleak.

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Eskupelotako Emakumezkoen VI. Txapelketea urtarrilaren 5ean hasi zan Bizkaia Frontoian. Txapelketeak urtarrilaren 7n jarraitu eban, Bizkaia Frontoian, baita hirugarren jardunaldia be, urtarrilaren 14an izan zana.

Bizkaia Frontoian jokatutako txapelketearen moduko ekimenakaz foru erakundeak kirola babestearen eta, aldi berean, emakumeak kirolean dauen parte-hartzea indartzearen alde jarraitzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu