'Bueltan gara Beheko Kanpamentuan'

Bizkaie! 2024-01-12 08:32   Kirola

Haizeak gogor astindu bagaitu be, C3ra heldu gara (6.400m).

Baina heldu garenean ikusi dogu gure aurreko errotazinoan itxitako depositua edo gordailua hutsik dagoala (2.000 metro soka, hesolak, izotz-torlojuak, gasa, 3 denda)... Dana, hari-bobina batzuk izan ezik. Mendia holakoa da, izan be, Annapurna dagoan moduan egonda, prezipitazinorik barik eta tenperatura bajuakaz, ez dago ia leku segururik. Kontua da ze biltegia egoan eremuak – lur konplexua, izotz-kaskada baten antza izan leiken seracs multzoa – eroan dauela haizeak, arrakala handi bat egingo zan seguru eta ondorioz dena galdu da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu