Alex Txikon C2ra (5.600m gitxi gorabehera) heldu da

Bizkaie! 2024-01-11 09:05   Kirola

Orain C3ra heltzea da asmoa.

2,5 ordu eskasetan, Alex Txikon, Ang Gyalu, Tashi, Lakpa, Moises, Passang Nurbu, Ming Temba, Pemba, Andrés Navamuel eta Mattia Conte C2ra (5.600m gitxi gorabehera) heldu dira.

Edur-jausteak, hotza, haizea ahaztu eta guzkiaren epeltasunak lagunduta C2ra heldu eta deskantsau ondoren, Andrés Navamuel eta Ang Gyalu Oinarrizko Kanpamendura bueltau dira. C2-ko taldea zakuetan dago daborduko, izan be, tenperaturea -25º ingurukoa baita.

Aurreikuspenak betetan badira, bihar C3 lortzen saiatuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu