Alex Txikon CI kanpamentuan dago

Bizkaie! 2024-01-10 08:46   Kirola

Haize bolada gogorrak dagoz CI-ren inguruetan baina horra heltzea lortu dabe.

Lau orduan egin dabe Beheko Kanpamentutik CIera arteko bidea, edur jauste handi bat be izan da tartean eta motxilak ondo beteta daroezala kontuan hartuta, pozik dagoz Alex eta ganerako mendizaleak.

Altuerako errotazino baterako Alexek motxilan zer daroan, gitxi-asko, pisu gitxiko motxilea, bekokian jarteko argia (2), lumadun jakea, dendak konpontzeko tresnak, jatekoa, labana eta galtzerdiak.

Bien bitartean,  Beheko Kanpamentuaren barri emon deusku Enekok  4.200 metroan jarritako 'herrixka' honetan danak funtzionau daian lan egiten dauena.

Ganerakoan, denpora-erreferentziak eta informazinoak apur bat zaharkituta egon daitekezan arren, berak egin ditu hemetik aurrerako komunikazinoa lanak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu