Santutxuko 44. Sei Izar Herri Krosa dala eta aldaketak zirkulazinoan

Bizkaie! 2024-01-04 10:17   Kirola

Hitzordua datorren zapatuan, urtarrilak 6, goizeko 10:45etik 12:45era.

Lasterketea Iturriaga kalean hasiko da eta ibilbidea ondokoa izango da: Iturriaga - Santa Klara - Zabalbide - Santutxu - Juan de la Cosa - Iturriaga (helmugatik igaro) - Santa Klara - Zabalbide - Santutxu - Sagarminaga - Cocherito de Bilbao - Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea - Europa parkea - Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea - Laurencín markesa - Basarrate Landa (helmugea).

Lasterketea igaroten dan bitartean, inguruko garajeetara sartzeko eta bertatik urtetako mugak egongo dira eta Iturriaga kaleko 51. eta 61. zenbakietako aparkalekua okupauko da.

Inguruan dabizan Bilbobus linea batzuei be eragingo deutse lasterketeak. Zer desbideratze izango diran eta zer geltoki aldatu eta ezabatuko diran behar bezela jakinarazoko da, ohiko bideetatik: sare sozialak, informazio-panelak, markesinak...

Informazino gehiago, hemen konsultau: www.bilbao.eus/bilbobus, edo 010 telefonoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu