2024ko Burdin Hesiko Mendi Lasterketea bagilaren 22an izango da
2024-01-03 08:52 KirolaGurutzeta Ezkerralde ESIko minbiziaren eta gaixotasun kronikoen pediatriako arretea humanizetako bideratuko da batuko dan dirua.
Burdin Hesiko Mendi Lasterketaren lehen edizinoaren erantzun bikainaren ondoren, Eperlandak, probea atontzen dauen alkarteak, dana prest dauka 900 parte-hartzaile inguru hartzeko.
Lasterketeak hobekuntzak ditu aurten, igazkoagaz konparauta. Bagilaren 22an kirolariek Gamiz-Fikan zehar 37 kilometrotan zehar pilatutako 1.750 metroko desnibeleko erresistentzia handiko mendi lasterketa bat aukeratu ahal izango dabe, bedartza, baso, bunker eta lubakiak zeharkatuz. Bigarren aukerea lasterketa laburragoa eta azkarragoa da, 13 kilometrokoa, hain zuzen be. Hirugarrena, publiko guztiarentzat egokia, 13 kilometroko martxea. Zirkuitu guztiek urtekerea eta helmugea Gamizko plazan izango dabe.
Elkartasuna Burdin Hesiko Mendi Lasterketeak balio bi gehitu deutsoz kirol proba hutsari eta bere testuinguru ludikoari. Batetik, probearen onurak helburu humanitario bati emoteko konpromisoa dau Eperlandak. 2023an Bartzelonako Vall D 'Ebron Ospitaleko Onkologia Institutuko sarkoma ikertzeko unidadea izan zan. 2024an, barriz, Gurutzeta Ezkerralde ESIko minbiziaren eta gaixotasun kronikoen pediatriako arretea humanizetako bideratuko da oso-osorik.
Bestalde, Burdin Hesiko Mendi Lasterketeak memoria historikoagaz lotutako helburua be badauka: Zirkuituak Bilboko Burdin Hesiaren hainbat gune batzen ditu, boluntariotzeari eta birsortze historikoari esker bizitzara itzultzen diranak. Kirol-probeak ahaztu behar ez dan ezbeharra gogorarazoten dau.
Izena emoteko epea datozen asteetan zabalduko da.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!