Unai Aranzadik X. Mexikoko Verakruzeko Zinema Jaialdian saria jaso dau

Bizkaie! 2023-12-26 09:30   Zinemea

A Costa dos Lancados lanak, dokumental onenaren saria irabazi dau.

Unai Aranzadi Independent Docs produkzino etxearen sortzaile, zuzendari eta kazetari getxotarrak idatzi eta zuzendutako A costa dos Lançados dokumentalak, film luze dokumental onenaren saria jaso dau Mexikoko Verakruzeko X. Zinema Jaialdian. Getxoko Udalaren babesari esker, UN Etxeak, UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Alkarteak produzidutakoa, Bartzelonako Zinema eta Giza Eskubideen Jaialdiko lan finalistagaz proiektetato be aukeratua izan da.

Lanak, migrazino-mobimentuaren joanari eta orainari buruzko kontraesana erakusten dau, XV. mendean Afrika mendebaldeko kostaldean urtenbide lez, sartu ziran lehen europarren historia erakusten baitau. Lançatu izenagaz ezagutzen ziran, ibaian gora joaten ziralako. Dokumentalak gai ugari jorratzen ditu, esaterako, kolonialismoa, esklabutzea, giza eskubideak, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko hartu-emonak, ustelkeria, Afrika baltzeko migrazino-arazoaren sorrerea, Europarako bidaiari egitera bultzatzen dauen horretan fokua jarriz.

Unai Aranzadi zoriondu nahi dogu merezidutako errekonozimenduagaitik eta Udalak UN Etxea entidadeak produzidutako ikus-entzunezko lan garrantzitsu horri emoten deutson babesa nabarmendu nahi dogu. Dokumental horrek kolonialismoari, esklabutzeari eta giza eskubideei buruz hausnartzeko konbita egiten dau, baita gai horreek belaunaldietan zelan ixten daben arrastoari buruz be, adierazo dau Carmen Diaz Gizarte Kohesinoko zinegotziak.

Unai Aranzadik 2021eko udagoienean egin eban grabazinoa, Ginea Bisáu, Gambia eta Senegalen, migrazino-arazoaren sorrerea road movie elementuak erakutsiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu