105.000 euro kirola bultzatzeko eta Bizkaiko kirolariei goi-mailako lehiaketetan laguntzeko

Bizkaie! 2023-12-26 07:46   Kirola

Helburua nazinoarteko kirol-garapena babestuz eliteko lehiaketetarako sarbidea sustatzea da.

2023ko zemenditik 2024ko zemendira bitartean goi-mailako lehiaketetarako nazinoarteko ekitaldietan edo sailkapenetan lehiatzen diran Bizkaiko kirolarien parte-hartzea erraztea da asmoa. Laguntza honen helburua nazinoarteko kirol-garapena babestuz eliteko lehiaketetarako sarbidea sustatzea da. Eskabideak 2023ko abenduaren 27tik 2024ko abenduaren 2ra bitartean aurkeztu daitekez www.ebizkaia.eus webean.

Bizkaiko Foru Aldundiak nazioarteko kirol-probetan edo tituluak lortzeko lehiaketetan parte hartzen duten Bizkaiko kirolarientzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu, baldin eta lehiaketa horreek 2023ko zemendiaren 27tik 2024ko zemendiaren 25era bitartean egiten badira eta tituluak lortzeko balio badabe, tituluak lortzeko puntuak emoten baditue edo goi-mailako lehiaketetarako sailkatzeko badira.

Aldundiak konpromiso bikotxa dau Bizkaian kalidadeko kirol-ekitaldiak sustatzeko eta estaduan eta nazinoartean lehiatzen diran kirolariei zuzenean babesa emoteko.

Era berean, ekimen honen helburua da kirolariek nazinoarteko lehiaketetan, tituluak emoten dituen ekitaldietan, tituluak lortzeko puntuetan dabenetan edo goragoko maila eta lehiaketa inportanteetarako sailkapen-probetan parte hartu deien erraztea. Zati batean finantziau nahi dira 2023ko zemendiaren 27tik 2024ko zemendiaren 25era bitartean egiten diran probetan banaka edo taldean lehiatzen diran Bizkaiko kirolarien gastuak.

Neurri honen helburua Bizkaiko kirolariek eliteko lehiaketetan parte hartzea erraztea da, kirolari horren garapena babestuz eta nazinoartean aurrera egiten lagunduz, lurraldean kirola hazteko eta sustatzeko dauen konpromisoa berretsiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu