Abenduaren 31n egingo da XII. Bilbo-Errekalde San Silvestre Lasterketea

Bizkaie! 2023-12-22 07:55   Kirola

Aurten omenaldia egingo jako Errekaldeko Iturrigorri kirol alkarteari bere mendeurrena dalako.

Korrikazaleak kirol-elkarteak atondu dau lasterkeeta eta umeentzako bat eta helduentzako beste bat izango ditu. Aurten, Errekaldeko Iturrigorri kirol alkartea omenduko da bere mendeurrenean.

Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak parte hartu dau gaur Korrikazaleak kirol alkartearen eskutik urtero ehunka parte-hartzaile batzen dituan topaketearen aurkezpenean.

Lasterketak 6,6 kilometroko ibilbidea izango dau eta aurten Errekalde plazan izango ditu urtekerea eta helmugea. Uriko kale nagusietatik igaroko da eta arratsaldeko 16:30ean hasiko da. Edade nagusikoek izena emoteko epea zabalik dago www.sansilvestrebilbao.com webgunean eta 10 euro ordaindu beharko dabe izena emoteko.

Umeentzako lasterketea, barriz, egun berean, Diaz Emparanza doktorearen kaleko oinezkoentzako gunean izango da, 10:00etatik 13:00ak arte. Izena emoteko epea 4 eta 15 urte bitarteko edade txikikoentzat zabalik dago eta 300 metro, 500 metro, 1.000 metro eta 1.500 metroko lasterketak egingo dira edadearen arabera.

Horrezaz gan, aurten omenaldia egingo jako Errekaldeko Iturrigorri kirol alkarteari bere mendeurrena dalako.

Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak parte hartu deien animau ditu herritarrak: Nabarmendu nahiko neuke kirol-ekitaldi honek askotariko runner-ak batzen dituala, zaleak nahiz goi-mailako kirolariak, urterik urte Bilboko Gabonetako kirol-hitzordu nagusietako batean parte hartzen daben korrikalari leialak. Parte hartzeak argi erakusten dau zelako mailea dauen tradizino honek, eragin handia izaten baitau, baita umoretsua be bada, sortzen dan giroagatik. Gainera, horri guztiari ohitura osasungarrien mezua gehitzen badeutsagu, topaketeak osogai guztiak ditu gure lankidetzaz harro sentiduteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu