Abenduaren 20an ekin geuntsan igoereari Pokharatik

Bizkaie! 2023-12-21 09:25   Kirola

Annapurnaren iparraldeko isurialdeko behe kanpamendura heltzea da asmoa.

Kontuak kontu, abenduaren 22an, behe kanpamendura heltzea espero dogu, 4.200 metrora, negu astronomikoaren hasieran, hain zuzen be, gure neguko espedizino guztietan bezela.

Ahalik eta arinen, mendian hasiko gara lanean, olgetan ze horretara etorri gara, dibertidutea eta ondoen pasetea da asmoa.

Nahiz eta jente askok aitu ez ze onura atara leikion holako espedizino bati, autortu nahi neuke, guri eta niri asko gustetan jakula zer egiten dogun gure bizitzak arriskuan jarri eta tontorrera heltzeko. Helburua? Beste ezer baino gehiago, geure askatasunari eustea.

Aurten, zemendiaren 29an etxetik urten genduan eta abenduaren 2tik nahiko kota altuetan egon gara. 5.000 metro baino gehiagora egin dogu lo ia dozena erdi gauetan, eta 6.000 metrora heldu gara, hau da, kota altuetan, geure buruaz askoz be seguruago egoteko moduan.

Dana ondo badoa, datorren abenduaren 21ean Pokharatik Danarantz joko dogu Humkholara heltzeko. 6 orduko bidaia aurreikusten da lur orotarako ibilgailuan. Handik behe kampamendura joango gara; oker ez banabil, 4.200 metrora jarri genduena 2010. urtean.

Ez ahaztu, aurten Andres Navamuel izango dogo kameralaria, Khumbuko trekingetik datorrena. Eneko, barriz, bihar bertan lurreratuko da. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu