XXII. Arrigorriagako Umorezko Laburren Jaialdia, martxan

Bizkaie! 2023-12-11 07:52   Zinemea

XXII. edizinoa izan arren, nobedadez beteta dator.

Edizino barria nobedadez beteta dator, izan be, jarduera jaialdiaz harago zabalduko dau, umorezko esperientzia barriak eskainiko ditu (jajam sessions edo umorea lab) eta nazinoarteko atal barria izango dau.

Gaur, hilak 11, hasiko da XXII. Arrigorriagako Umorezko Laburren Jaialdia eta astebete iraungo dau. Arrigorriagako jaialdia, estaduko komedia-zinema jaialdietan beteranoenetakoa izan arren, 22 edizinoren ondoren, nobedadez beteta dator. Aitor Arenas jaialdiko zuzendariak adierazo dauenez, jaialdia ardo ona bezela da, denborarekin hobera egiten dau!.

Aurtongo nobedade nagusien artean, Umorea Labur proiektuaren filosofia barritzea dago. Hemendik aurrera, jaialdia izateaz gan, edukiontzi bihurtuko da eta jaialditik kanpoko jarduerak be atonduko ditu. Komediaren festa horrek muga lokalak eta zinematografikoak gainditzen ditu, pantaila handiaz harago doan etengabeko mugimendua sortuz, nabarmendu dau Arenasek.

Beste nobedade bat da Umorea Labur Jaialdia, nazinoartekoa bihurtu dala. Lehen aldiz, nazinoarteko atala izango dau, aurton Italiako onena ekarriko dauena. Beraz, jaialdia hiru sailetan banatuko da: KAR KAR, JA JA eta HA HA, Euskal Herriko, Estaduko eta nazinoarteko film laburrak. Ia 300 jaso ondoren, guztira 44 film labur proiektuako dira.

Atal Ofizialean, barriz, Goya 2024 sarietarako izentauta dagozan film laburrak nabarmentzen dira. #Nosolopaja atalak 7 film labur batuko ditu, Arrigorriagako edo inguruko jendeak zuzendu, protagonizau edo egindakoak. Nazinoarteko atalean, fokua Italian egongo da, Napoliko NaNo Film Festival jaialdiagaz lankidetzan. Horrezaz gan, eskolako eta institutuko gazteek publiko aktibo gisa parte hartu ahal izango dabe iRRIBarri eta Sari Gaztea programen bitartez. Guztira, 50 film labur baino gehiago proiektauko dira.

Ganera, jaialdiak JaJam Sessions saioak sortu ditu aurton; Zuzeneko jarduerak dira (bakarrizketak, kontzertuak, mikroteatroak eta performanceak), eta udalerriko toki ugarietan (tabernetan edo gaztetxean) atondu ditue, besteak beste, Javi Chueca, Lonami Pintxito DJ eta Los Retumbes eta Brusko & Suze.

Hori gitxi balitz lez, ilusinoz beteriko proiektu barri bati ekingo deutse, Umerea Laz hain zuzen be. Lehen edizino horretarako berbaldi eta masterclass ugari atondu ditue industriako adituegaz: monologistak, telesailetako gidoilariak, soinu-banda komikoen sortzaileak edo film laburren erosleak.

Iñigo Salinero eta Lander Otaola izango dira hasierako eta amaierako gala gidatuko daben aurkezleak. Berton, 7.000 €-tik gorako sariak banatu, film labur irabazleak proiektau eta Maribel Salas komediako aktore euskaldunari omenaldia egingo deutsee.

Informazio guztia hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu