Fant - Bilboko Zinemaldi Fantastikoak filmak aurkezteko epea edegi dau

Bizkaie! 2023-12-08 08:54   Zinemea

Lanak jasotzeko epea 2024ko zezeilaren 4an amaituko da.

Bilboko Udalak atontzen dauen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoa 2024ko maiatzaren 3tik 11ra izango da. Jaialdian parte hartu ahal izateko lanak aurkezteko epea gaur, hilak 7, edegi da.

Lanak bidalduteko epea zezeilaren 4an amaituko da, domekea, eta horreek aurkezteko prozesuari buruzko xehetasun eta oinarri guztiak hemen ikusi daitekez. Halanda ze, Filmak Movibeta Festival edo FestHome webguneen bidez aurkeztu beharko dira.

Zinemagileek ondoko sari horiek jasotzeko aukerea izango:

  • Sail Ofizialeko Film Luze onenariari epaimahaiaren Saria.
  • Sail Ofizialeko Film Luze onenari publikoaren Saria.
  • Panorama Saileko Film Luze onenari epaimahaiaren Saria.
  • Sail Ofizialeko Film Labur onenari epaimahaiaren Saria.
  • Sail Ofizialeko Film Labur onenari publikoaren Saria.
  • Euskal Film Labur onenari epaimahaiaren Saria.
  • Panorama Saileko Film Labur onenari epaimahaiaren Saria.

Film labur irabazleek ondoko diru kantidadea jasoko dabe sari bakotxetik: Epaimahaiaren eta publikoaren Sail Ofizialeko Film Labur onenek 3.000€-tako saria, Euskal film labur onena 2.500€-takoa eta Panorama Fantastikoa Saileko film labur onena 1.750€-tako saria.

Aurtongo edizinoan, Sail Ofizialeko film luzeen gidoi onenaren eta zuzendaritza barritzaileenaren Sariak izango ditu. Euskal Gidoilarien Alkarteak eta Cineclub FAS-ek hurranez hurran emondako sariak izango dira. Horrezaz gan, Euskal Aktoreen Batasunak FANT Laburrean Saileko interpretazino onenaren saria emongo dau.

FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak FANTROBIA Saria emongo dau baita be. Edizino bakotxean, azken urteetan fantasiazko zinema-generoaren balio barria irudikatzen dauen persona bati emoten deutsee; eta Ohorezko FANT eta Fantastikoaren Izarra sariak be banatuko ditue, ibilbide egiaztaua daben personei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu