Huhezinemak autongo finalistak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2023-12-05 10:54   Zinemea

Horreen artean, Goya sarietarako izentau daben Txotxongiloa animazinozko film laburra dago.

Huhezinema Jaialdiak aurtongo film labur eta bideoklip finalistak aurkeztu ditu. Iban del Campo jaialdiaren zuzendariak adierazo dauenez, Lujo bat izan da Euskal Herri osoko txoko guztietatik jasotako filmak eta bideoklipak ikusi eta hautaketa batzordea osotzen daben ikus-entzunezko ikasleegaz eztabaidatzea. Eskarmentu handiko egileen lanak eta hasibarrienak ikusteko aukerea izan dogu. Emonaldiak egiteko orduan denpora mugatua dogunez, interes handiko lanak ezin izan doguz aukeratu eta horrek badu frustrazino puntu bat. Horrezaz gan, oso pozik gagoz jaialdian erakutsiko dogun sormen eztanda horregaz.

Aurtongo Sail Ofizialari jagokenez, maila oso altua izan da. 10 finalisten artean, gehienbat fikzinozko filmak jaso doguz, baina 10 finalisten artean badagoz dokumental eta animazinozko lanak be. Horreen artean, Goya sarietarako izentau daben Txotxongiloa animazinozko film laburra dago.

Ikasle Sailaren bigarren edizinoa be, lehenengoa bezain arrakastatsua izan dala azpimarrau nahi dabe, izan be, ahalegin berezia egin da aurton be sail hori euskal zinema ikasle guztiei zabaltzeko. Atal hori, jaialdiaren lehen 15 edizinoetan Mondragon Unibersitateko ikasleei mugatutakoa izan bada be, azken urte bietan beste euskal ikasleen lanak onartu dira eta MUko ikasleen film laburrez gan, Larrotxene (Donostia), Mendizabala (Gasteiz), ECPV (Bilbo), Elias Querejeta zine eskola (Donostia), Centa Eskola, (Donostia) eta EHUko film laburrak jaso ditue.

Ondoko hauek dira aurtongo finalistak

- Sail Ofiziala.

  • Normas de higiene (Amaia San Sebastián Larzabal).
  • Txotxongiloa (Sonia Estévez).
  • Prioridades (Tamara Lucarini Cortes).
  • Agur artzai (Sama Salama).
  • Betiko gaua (Eneko Sagardoy).
  • Influencer (Nerea Torrijos).
  • Ximinoa (Itziar Leemans).
  • Arnasa (Raúl Barreras).
  • Deadly Draw (Nitya Lopez Saitua).
  • Encajada (Lle Godoy).

- Ikasleen Saila.

  • Bakarrik (Oier Markotegi Zubillaga).
  • Idiazabal (Nerea Monzon).
  • KosmosPolita (Unax Alcubilla Lorenzo).
  • Lehen saiakera (Natalia Berridi, Yurena Carrero eta Marina Perosanz).
  • Hariak (Sara Díez, Itsasne Díaz eta Javier Elizalde).
  • 1500 (Amets Andueza).
  • Zirrara (Ane Cuesta Monge).
  • Beste Aldea – Gizona ez dena (Irati Alvarez, Itziar Juaristi eta Lorea Elorriaga ).
  • NOIZKO BASOA? (Mikele Landa Eiguren).
  • MATAMOSCAS (Irene Royo).

- Bideoklipen Saila.

  • Zerua irabazi (Nitya Lopez Saitua).
  • SIEMPRE SABES CUANDO VOLVER (Beñat Goia Ziganda).
  • Plastikozko hiri bat (Iñigo Asensio, Iñaki Gereñu eta Imanol G. Gurrutxaga).
  • Thawra (Zuriñe López de Sabando Sainz).
  • Nor naiz ni? (Oihan Loiti).
  • NIRE HITZEN GEZURRETATIK (Nahia Novo).
  • Ez Espero Ezer Nigandik.
  • Astindu (Ina Iriondo Saint-Gerons).
  • Galdutako Hura (Unai Lizarza Amundarain).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu