Bilbo, futboleko arrazakeriaren aurka

Bizkaie! 2023-12-01 12:07   Kirola

Jardunaldia jaso daben Europako 10 urietako bat izan da.

Bilbo Fare Network sareak atondutako La Lucha contra el racismo en el Fútbol: Herramientas, Iniciativas y Proyectos. Jardunaldia jaso daben Europako 10 urietako bat izan da, Estaduan bakarra.

Bilboko Alkatea, Juan Mari Aburto; Galder Reguera Athletic Club Fundazinoko Arduradunagaz, eta Piara Powar Fare Network-eko Zuzendariagaz batera, Jardunaldia inauguratzeaz arduratu da San Mamesen, Bilboko Udalaren, Athletic Club Fundazinoaren, Arrazakariaren eta Xenofobiaren Espainiako Behatokiaren (OBERAXE), Migrazinoko Estadu Idazkaritzaren (Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazino Ministerioaren barruan), Kirol Konseilu Gorenaren (KKN), Cidalia aniztasun kontsultegiaren eta Bilbok parte hartzen dauen Europako Batzordeak finantzautako Proyecto Score-ren (Sporting Cities Opposing Racism in Europe) partaidetzagaz.

Estaduko mintegia Bizkaiko uriburuan egin da, Udalak kirolaren esparruan arrazakeriaren prebentzinoan eta inklusinoaren sustapenean dauen inplikazino bereziagatik, 2021-24ko Udal Estrategian jasotzen dan bezela, baita Europako SCORE (Sporting Cities Opposing Racism in Europe) proiektuan parte hartzean be. Ganera, zentrala izan da Athletic Clubek arrazakeriaren aurka borrokatzeko, inklusinoa kirolean sustatzeko eta migrazinoak klubaren garapenari egindako ekarpen historikoa autortzeko dauen jarrerea.

Kasu horretan, Fare Network sareak tailer hau atondu dau tresna barria aurkezteko, aktore desbardinen arteko futboleko arrazakeriaren inguruko alkarrizketa eta gai horren inguruko funtzino eta erantzukizunen inguruko eztabaidea sustatzeko eta, epe laburrerako neurriak dituan konponbideak eta estrategien garapenak proponiduteko.

Fare Network futboleko desbardintasunari aurre egitera eta kirola gizarte-aldaketarako bitarteko gisa erabiltzera bideratutako personak, talde informalak eta erakundeak batzen dituan erakunde koordinatzailea da. Halanda ze, sarean futbolari profesionalei zuzendutako gorrotoaren diskursoa monitorizatzeko tresna bat aurkeztu dau, La Lucha contra el racismo en el Fútbol: Herramientas, Iniciativas y Proyectos proiektuaren barruan.

Jardunaldiak Europa eta Estadu mailako erakundeen partaidetza izango dau. Konferentziaren helburuetan inplikauta dagozen Estaduko erakundeek aktiboki parte hartu dabe. Esanguratsuenen artean, ondoko hauek dagoz: Kirol Kontseilu Gorena, Europako Batzordea, UEFA, LaLiga, FutPRO emakume futbolarien alkartea, FASFE (Espainiako Futboleko Akzinodunak eta Bazkideak, Tokiko Erakundeak), ECCAR – Arrazakeriaren aurkako Europako Uriak, RECI (Kultura Arteko Urien Sarea, Barne Ministerioaren Gorroto Delituen Bulego Nazinonala), Ertzaintza, eta Dragones de Lavapiés taldea bezelako proiektu enblematikoak.

110 persona baino gehiagok parte hartu dabe ekitaldi horretan, eta goraipatzeko modukoa da parte hartu daben instituzinoen aniztasuna: unibersidadeak, inmigrazino arloko gizarte-mugimenduak, kulturartekotasuna, antiarrazakeria, herri-ijitoa, inklusinoaren arloan lan egiten daben gizarte- eta kirol-erakundeak, segurtasun indarrak, tokiko administrazinoak, kirol-federazinoak…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu