15 izentapen jaso ditu '20.000 erle espezie' filmak 38. Goya Sarietarako

Bizkaie! 2023-11-30 12:24   Zinemea

20.000 erle espezie eta Upon Entry Feroz Sarietarako hautagai ugari jaso ditue.

20.000 erle espezie | Ikusi handiago | Argazki originala

Estaduko Zinema Barriemoileen Alkarteak banatzen dituan Feroz sarien behin-betiko hautagaiak iragarri ditue. Zerrenda luzeari erreparauta, 20.000 erle espezie eta Upon Entry euskal filmak hautagai ugari jaso ditue, datorren urtarrilaren 26an, Madrilen egingo dan ekitaldian.

Beraz, azken urteetan bezela, aurton be, euskal profesionalek eta proiektuek itxitako arrastoa nabarmena izan da epaileen usteetan. Halanda ze, Estibaliz Urresola laudioarraren 20.000 erle espezie (2023) eta euskal produkzinoa dauen Upon Entry (2023) ondoko nominazino honeek jaso ditue:

20.000 erle espezie

  • Kartel onena: Cristina Hernandez Bernardo.
  • Trailer Onena: Liviu Neagoe.
  • Gidoi Onena: Estíbaliz Urresola Solaguren.
  • Taldeko Emakumezko Aktore Onena: Ane Gabarain, Patricia Lopez Arnaiz.
  • Zuzendaritza Onena: Estíbaliz Urresola Solaguren.
  • Drama Film Onena: Lara Izaguirre, Valerie Delpierre.

Upon Entry

  • Gizonezko Aktore Protagonista Onena: Alberto Ammann.
  • Gidoi Onena: Juan Sebastián Vásquez, Alejandro Rojas.
  • Drama Film Onena: Carles Torras, Carlos Juarez, Xose Zapata, Sergio Adria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu