50 ibilgailu klasiko baino gehiago XVI. Rallystone entzutetsuan
2023-11-15 13:47 KirolaLehiaketea zemendiaren 17tik 19ra izango da.
Rallyestone auto klasikoen lehiaketeak 30 urte beteten ditu aurton eta Real Peña Motorista Vizcaya (RPMV) klubeko Asier Madariagak emon ditu zemendiaren 17tik 19ra egingo dan proba horren zehetasun guztiak. Luis Pesquera, Euskadiko eta Marques de Riscaleko iparraldeko arduraduna, Itxaso Erroteta, Gazteria eta Kirol zinegotzia eta Javier Isasi, Giroa-Veoliako iparraldeko ordezkaria be bertaratu dira.
Asteburuan, euskal errepideak XVI. Rallyestone ezagunaren agertoki izango dira. Hain zuzen be, berrogeita hamar kirol-auto klasiko baino gehiago lehiatuko dira batez besteko abiadura jakin batzuei eusteko gaitasuna puntuatetan dauen egun biko probetan. Kotxeek ia 1.000 kilometroko ibilbidea egingo dabe, etapa bitan. Urteerea eta helmugea Bilbon izango dira eta geldialdiak egingo dira Muskizen eta Zumarragan.
Rallyestone ekitaldia Real Peña Motorista Vizcaya klubak atontzen dau, Bilboko Udalaren babesagaz eta udal eta enpresa ugarien laguntzinoagaz. Proban, 30 urte baino gehiagoko 50 ibilgailuk hartuko dabe parte, eta pilotuak eta kopilotuak Estadutik etorritakoak izango dira batik bat, baina pilotu frantsesak be izango dira (7 talde hain zuzen be).
Etapak eta ordutegia
- Zemendiaren 17an, barikuan:
- 16:00: Lehen parte-hartzailearen urteerea (Arenaleko aterpeak, Bilbo).
- 20:00-21:00: Geldialdia Muskizen.
- 02:30: Bilbon (Itsasadarraren ondoko zabalgunea, Meliá Hotela).
- Zemendiaren 18an, zapatuan:
- 10:00: Urteerea (Itsasadarraren ondoko zabalgunea, Meliá Hotela).
- 14:00-15:30: Geldialdia Eltziegon.
- 20:00-21:00: Geldialdia Zumarragan.
- 03:00: Bilbon (Itsasadarraren ondoko zabalgunean, Meliá Hotela).
- Zemendiaren 19an, domekan:
- 14:00: Rally amaierako bazkaria eta sari-banaketea (Meliá Hotela).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!