'Irrits' film laburra, Primeran plataforman ikusgai
2023-11-15 08:28 ZinemeaMaider Oleaga zinemagileak idatzi eta zuzendutako filma.
Maider Oleaga (Bilbo, 1976) zinemagileak idatzi eta zuzendutako Irrits film laburra estreinau dau Primeran plataformeak. Udalekuetako begirale diran nerabe bi, Izaro eta Clara, ditu protagonista.
Atmosfera sentikorra aurkeztuko eban Maider Oleagak, Irrits (2022) film laburraren bidez. Malagako zinema jaialdian estreinau eban bilbotarrak lan barriena. Egun gartsu batean, Clarak pasinoz emongo deutso mosua lagunari. Izaro, pasinoak itsututa, prest dago Clarari jarraitzeko, harek nahi dauen eremura.
Galapan eta Sumendi produkzino-etxeek alkarlanaren egindako proiektua eta martxan jarritako aurreko proiektuagaz jazo zan legez, sentimendu, maitasun eta kolore jaiak dira nagusi. Halanda ze, oso fisikoa da Oleagak erakutsiko dauen begiradea. Eusko Jaurlaritza eta Gasteizko Udalaren laguntzeari esker egindako proiektua da, euskera hutsean grabautakoa Araban.
Lan-taldeari jagokanez, emakumezko profesionalak nabarmentzen dira, izan be, %75etik gora dira emakumeak: Lara Vilanova ibili da argazki-zuzendari; Loreto Agirre izan da produkzino zuzendaria; Esther Villar makillaje eta ule-apainketea burua; Kemen arte-zuzendaria; eta Andrea Saenz soinu-burua. Horreezaz gan, Xanti Salvadorrek jardun dau soinu-diseinuan; Nerea Torrijosen ardurea izan da jantzien diseinua; eta Maialen Sarasuak egin ditu editore lanak.
EITBren Primeran plataforman ikusteko aukera parebakoa dago, zuzendariaren beste lan batzuekaz batera.
Ikusi hemen film laburra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!