Bilboko Herri Krosak eta Athletic Clubek bat egin dabe talde zuri-gorriaren 125. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2023-11-13 12:44   Kirola

Bilboko 34. Herri Krosa, zemendiaren 19an izango da, goizeko 11:00etan.

Bilboko Herri Krosak eta Athletic Clubek balioak, printzipioak eta filosofia konpartiduten ditue, komunidade, familia eta kirol inklusiboa kontzeptuak ohikoak dira bientzat, baita helmugea ez eze bidea be saritzen dauen lehiaketea ulertzeko modu bat be.

Barrikuntzen artean, kamisetea, beti bezela parte-hartzaile bakotxarentzat esklusiboa, zuri-gorria izango da eta Athletic Cluben 125. urteurrenaren logoa izango dau.

Ibilbidea 5. kilometroan igaroko da San Mamesetik eta korrikalariek Katedraleko zelaiari bueltea emon ahal izango deutse bedarra zapalduz.

Ibilbidearen ezaugarri bereziak dirala eta, 10.000 personatan finkatu dabe parte-hartzaileen mugea.

Aurrez aurreko izen-emotea gaur, zemendiak 13, hasi da.

Korrikolariek 10 km. egingo ditue Bilboko kalea nagusietatik.

Izena emotea

San Mamésen, Po Rafael Moreno Pitxitxi Puerta 1. Bilbao.

Zemendiaren 13tik 10.000 parte-hartzailera heldu arte.

Ordutegia: 18:00etatik 20:30era.

Bilboko 34. Herri Krosa, zemendiaren 19an izango da, goizeko 11:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu