'Doraemon: Nobitaren Dinosaurio Barria' filma, zinema-aretoetan ikusgai

Bizkaie! 2023-11-10 08:30   Zinemea

Zinemea Euskeraz programearen barruan dator estreinaldia.

Doraemon: Nobitaren dinosauro barria filma gaur, hilak 10, estreinauko dabe EAEko aretoetan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoan film japoniarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadik sustatutako Zinemea Euskeraz programearen barruan aurten ikusiko dan bederatzigarren filma da, Boo Kwai eta museoaren lapurreta, Abentura erraldoia, Superheroien familia, Yuku eta Himalaiako lorea, Momiak, Lau ahizpa magikoak, Mavka: basoaren zaindaria eta Alan giza antena lanen ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programa horrek, eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzeko asmoz.

Sinopsia

Nobita, dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideakaz eta dinosauro arrautza baten fosil itxurako harri bat topetan dau. Doraemonen alfonbra magikoagaz, fosila bere jatorrizko egoerara itzultzen dau eta bertatik dinosauro bi jaioten dira, Kyu eta Myu. Inori kontau barik hjagon egingo ditu baina hazten diranean eta bere gelan euki ezin dituanean, Doraemonek bere garaira eroatea iradokitzen deutso. Lagunakaz batera, Doraemon eta Nobita Kretazeora joango dira.

Filmea, gaurtik, hilak 10, aurrera proiektauko da hurrengo zinema-aretoetan: Multicines (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria) eta SADE Cines Antiguo Berri (Donostia).

Datu teknikoak

  • Generoa: Abenturak, Marrazki bizidunak, Haurtzaroa.
  • Kalifikazinoa: Publiko guztientzako egokia.
  • Zuzendaria: Kazuaki Imai.
  • Gidoia: Genki Kawamura.
  • Iraupena: 106 m.
  • Herrialdea: Japonia.
  • Aktoreak: Wasabi Mizuta, Ryûnosuke Kamiki, Megumi Ōhara.

Halanda ze, beste film bat estreinauko da abenduaren 22an, Zinemea Euskeraz programearen barruan: Migración: un viaje patas arriba hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu