Alex Txikonen 'Manaslu neguan' liburua plazan
2023-11-09 13:53 KirolaLiburua euskeraz zein gaztelaniaz erosi daiteke eta daborduko salgai dago online, baita liburudendetan be.
Alex Txikon, mendizale bizkaitarra eta Argiñe Areitio editorea izan dira jentaurrean. Elkar Taldea-ko argitaletxe espezializatua dan Sua Edizinoak plazaratu dau liburua. Alex Txikonek eta Argiñe Areitiok esandakoak hemen.
Tontorrean sentidutako emozinoren bat deskribidu beharko baneu, ez neuke esango poza danik. Bazan hil ala biziko momentu bat. Epikarik ez dago hor. Heriotzea hur sentiduten dozunean ez da epikarik, bizirik irauteko ahalegina izango da motorra.
2023ko urtarrilaren 6an, Alex Txikon Manasluko tontorrera heldu zan himalayismoaren historiaren parte dan egitadan. Igoera gogor ha aurretik huts egindako espedizino biren jarraipena zan.
Argazki ikusgarriak lagun, Lemoako alpinisteagaz gora joango gara Manasluko tontorreraino. Txikonek bildur eta sufrimenduen, arriskuaren eta minaren, barru-barruko sentimenduen, barreen, pozen eta momentu hunkigarrien barri emongo deusku.
Manaslu neguan liburua euskeraz zein gaztelaniaz erosi daiteke eta daborduko salgai dago online, baita liburudendetan be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!