'20.000 especies de abejas' eta 'Cerrar los Ojos' film luze onenaren lehian

Bizkaie! 2023-11-08 13:07   Zinemea

Forque Sarien 29. edizinoa abenduaren 16an izango da.

EGEDA Ikus-entzunezko Produktoreen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak 1996tik emoten ditu Jose María Forqué sariak, balore tekniko eta artistiko esanguratsuenak dituen filmak saritzeko. Abenduaren 16an egingo dabe 29. edizinoa, eta hamar kategorietan autortzak jasoteko aukerak dituen film eta aktoreen barri emon dabe, halanda ze, euskera hutsean filmautako lanik agiri ez bada be, euskal herritarren presentzia nabarmenaa da.

Film luze onenaren kategorian, espainiar zinemagintzea Oscar sarietan ordezkatzeko aukeratu barri daben La sociedad de la nieve (Juan Antonio Bayona) film epikoa izango dabe aurrez aurre 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola), Cerrar los ojos (Victor Erice) eta Upon Entry (Alejandro Rojas eta Juan Sebastián Vásquez) koprodukzino euskal herritarrek. Urresolaren opera prima, ganera, Hezkuntza eta Baloreak Zineman atalean be hautagaia da, Arantxa Echevarriak zuzendutako Chinas filmagaz batera.

Animazinozko obra onenaren sailean, barriz, Isabel Herguera donostiarraren El sueño de la sultana eta Pablo Berger bilbotarraren Robot Dreams finalista izentau ditue, eta dokumental onenaren atalean, Señor y Señora (Aritz Moreno eta Leire Apellaniz) eta produkzino donostiarraren Samsara (Lois Patiño) sartu ditue. Film labur onenaren zerrendan ez da euskal proiekturik agiri.

Pantaila txikiari jagokonez, hautagai bakarra dago, izan be, Álex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren 30 monedas bildurrezko telesailaren bigarren denporaldiak baino ezin izango dau eskuratu saririk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu