ONCEko kupoiak Athletic Cluben 125 urteak ospatuko ditu
2023-11-08 08:09 KirolaEguenean, zemendiaren 16an, bost miloe kupoik taldearen irudia zabalduko dabe.
Usue Vallejok, ONCEren Euskadiko ordezkariak, Miguel Moradok, ONCEren Joko Saikeko burua Euskadin, Igor San Román, Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta José Ángel Iribar, Athletic Clubeko ohorezko presidentea, kupoi hau aurkeztu dabe.
Bilboren industrializazinoak, britainiarren Bizkaiko presentziagaz eta Britainia Handian ikasten ebizan eskualdeko gazteakaz batera, 1898an Lamiakon (Leioa) jokatzen egoala Athletic Clubek argia ikustea ahalbidetu eban. 1902an, jokalariek kamiseta txuri-urdina estreinau eta lehiaketako lehen titulua irabazi eben: Alfontso XIII Koroatze Kopea.
1910 eta 1919 artean, jazkerea aldatu, kamiseta zuri-gorri tradizionalera pasau eta atzerriko jokalaririk barik lehiatzea erabagi zan. 1913an Bilbon, San Mamesen, Katedrala nork ez dau ezagutzen. Athleticentzat beste lehiaketa bat hasten da: Ligea, 10 taldek jokatzen dabena, 1920 eta 1929 artean gagoz. 1930ean Ligako lehen titulua eta lehen Kopea irabazi zituan; eta 1931n, bigarrena: Ligea eta Kopea. Gerra Zibilak taldearen progresinoa bertan behera itxi eban.
1938an taldea barriro sortu zan. Gerra ostean harrobiaren alde egin zan. 1941ean Athletic Clubek izena aldatu behar izan eban eta Atletico de Bilbao bihurtu zan. 1943an, hirugarrenez, Ligea eta Kopea irabazi eta jaubetzan Ligako garaikurra lortu eban lehen taldea izan zan. XX. mendeko 50eko hamarkadan, kluba Europako Kopan estreinau zan eta laugarren bikoizketea lortu eban.
60ko hamarkadan harrobiaren aldeko jarrerea indartu eta Athletic Juvenil (1960) eta Bilbao Athletic (1964) sortu ziran; esangura horretan, Lezamak aparteko indarra hartu eban, Estaduko lehen futbol eskolea (1969) martxan jarriz. Lehoien belaunaldiak bata bestearen ondoan, Jose Angel Iribar atezain zala, Kopako beste titulu bategaz amaitu eban hamarkadea. 70eko hamarkadan Lezamako eskolea eta taldearen Europako lehen finala jaio ziran. 1972an jatorrizko izena berreskuratu zan: Athletic Club; eta 1977an Juventus FC taldearen kontra jokatu eban Europako lehen finala (UEFA).
80ko hamarkadan garaipenak itzuli ziran. Ligako titulu bi eta Kopako bat irabazi zituan bilbotarrek, Gabarreagaz Itsasadarretik ospatu ziranak. San Mamesek 1982ko Munduko Futbol Txapelketea hartu eta eta Klubak ereserkia estreinau eban. Taldeak bosgarrenez irabazi zituan Ligea eta Kopea. 90eko hamarkadan, talde zuri-gorriak Europan jokatzen jarraitu eban, Ligako azpitxapelduna da eta Champions Leaguera sartu zan.
2000 eta 2009 artean, Europan jokatu eta 24 urte aurrerago Kopako finalean sartu zan. Klubak emakumezkoen Athletic taldea sortu eban, Ligako 4 titulu eskuratuz. 2013an, San Mames barria inaugurau zan, Katedral barria. 2010 eta 2019 artean, taldeak bederatzi azpitxapeldun ditu: Lehoiak Kopan (2 aldiz) eta Europa Ligan; eta lehoiak Ligan (4) eta Kopan (2). Horreei gehitu behar jakez gizonezkoen taldearen Superkopa titulua, lehena 30 urtetan, eta emakumezkoen Liga txapelketea (2015-16).
Covid-19aren ostean, 2021ean Superkopea irabazi eutsen Real Madrili eta FC Bartzelonari eta Kopako final bi jokatu zituen (aurreko urtean Realaren kontra atzeratutakoa eta jagokon edizinokoa, Bartzelonaren kontra).
Kontuak kontu, ONCEren Eguneroko Kupoiak 500.000 euroko saria jarten dau jokoan zenbakiari seriea gehituta eta 35.000 euroko 49 sari zenbaki sarituaren bost zifretan; horrezaz gan, 250 euroko 450 sari lehenengo lau zenbakietan eta 450 azken lauretan; 25 euroko 9.000 sari azken hiruretan edo lehenengoetan; eta gauza bera lehenengo eta azken bietan (6 euro) eta euro 2 itzultzea zenbaki sarituaren lehen edo azken zifran.
ONCEren kupoiak erakundeko 19.000 saltzailek baino gehiagok saltzen ditue.
Gainera, www.juegosonce.es webgunean eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan erosi daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!