Pablo Berger zuzendariaren 'Robot Dreams' filmaren aurkezpena Bilbon
2023-11-02 08:59 ZinemeaZemendiaren 6an, astelehenean, Golem Alondiga zinema-aretoetan izango da.
Zemendiaren 6an, Robot Dreams filmaren aurrerapen esklusiboa izango da Bilbon, Berger zuzendaria bera tartean izango dalarik, publikoak aukerea izango dau bilera birtual bat egiteko eta gidari lanak Borja Crespo zinema kritikariak egingo ditu. Europako aurreikuspenen zikloko lehenengoa izango da Datorren Zinema zikloan zemendiko eta abenduko lau astelehenetan:
- Zemendiaren 20an, Xavier Legrand-en Le Successeur ikusteko aukerea egongo da.
- Zemendiaren 27an, Jonathan Glazer-en La zona de interes filaren proiekzinoa izango da. Aurkezlea Víctor Iturregui izango da, UPV/EHU-koa eta ZINEBI eta FANT jaialdietako programatzailea.
- Abenduaren 4an, Lux Audience Award 2024rako izentautako Fallen Leaves, Aki Kaurismäki-rena ikusteko aukerea egongo da eta aurkezle lanak Iratxe Fresneda, zinegileak egingo ditu.
Kontuak kontu, proiekzinoak arratsaldeko 19:30ean izango dira. Sarrerak 5,5 euroan dagoz salgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!