2024ko Huhezineman filmak aurkezteko epea edegi dabe

Bizkaie! 2023-10-27 09:12   Zinemea

Jaialdia, urtarrilaren 24tik 26ra izango da.

Zemendiaren 28ra arte, Huhezinema jaialdiaren 14. edizinoan izena emoteko eta film laburrak bialtzeko epea edegita egongo da.

Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdiak 17 urte daroaz martxan ikusle, sortzaile eta babesleen laguntzaz. Edozein gai edo estiloko film laburrak aurkeztu daitekez. Sail Ofizialean 10 finalista aukeratuko ditue eta bakotxak 150 euroko diru sarrerea jasoko dau proiekzino eskubideen truk. Sail Ofizialean eta Mondragon Unibersidadea Sailean, barriz, 4.000 euro baino gehiago emongo ditue, kultura eta sormenari bultzadea emoteko.

- Sail ofiziala

  •     Huhezinema saria: 800€ Euskerazko film onenari. Saria epaimahi ofizialak emongo dau.
  •     Laguntza publikorik gabeko film onenaren saria: 500€.
  •     Ikusleen saria: 100€.

- Ikasleen saila

  •     Ikasle film onenaren saria: 300€.
  •     MU saria: 200€.
  •     Ikusleen saria: 100€.
  •     Bideoklip onenaren saria: 300€.
  •     Ikusleen saria: 100€.

- Mundukide saria: 700 euro. Aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituan film labur onena sarituko da.

- Aktore onenaren saria: 150€

Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak, Huhezik, sortu eban Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, 2008. urtean. Ordutik, ikus-entzunezko graduko 4. mailako ikasleek atontzen dabe jaialdia, Euskal Herriko sortzaileen film laburrak kaleratzeko eta bide batez, euskal zinemagintzeari bultzadea emoteko helburuari eutsiz.

Hemen topau zeinkiez lehiaketara aurkezteko film laburrek bete behar dituen baldintza guztiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu