'Kazetaritza euskeraz’ unibersidade diploma duala eta mugaz gaindikoa, martxan
2023-10-25 12:42 Euskerea berbagaiLehen promozinoak etorkizuneko 11 kazetari trebatuko ditu.
Euskeraren Erakunde Publikoak, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibersidadeak, Euskal Herriko Unibersidadeak eta Bordele-Akitania Kazetaritza Institutuak alkarregaz lan egin dabe Kazetaritza euskeraz Unibersidade Diplomea sortzeko. Lankidetza hitzarmena ofiziala da Baionan.
Alternantzian egiten dan urte biko formakuntza profesionalak, diploma bat eskuratzeko aukerea emongo deutse ikasleei. Formakuntza zikloak hiru eremutan banatuko dira: Euskerea, kazetari lanbidea eta lurraldearen ezagutzea, hain zuzen be.
Hitzarmena sinatu dabenen esanetan, gaur egun, hedabideetan euskeraren presentzia gero eta handiagoa da, euskerazko hedabideei esker, baita gehienbat frantsesez jarduten daben hedabideetan euskereari emoten jakon lekuari esker be. Halanda be, hedabideetan euskerearen presentzia eta erabilere gehiagotzeko politikek eta gogoek, euskaldun profesionalak kontratetako zailtasunakaz egiten dabe topo.
Kazetaritza euskeraz Unibersidade Diplomea prozesu luze baten emoitzea da, izan be, 2019an Euskerearen Erakunde Publikoak lurraldeko komunikabideak batzen dituan lantalde bat martxan jarriz hasi zan. Lantalde horrek, urteetarako kazetari euskaldunen behar handia identifikau eban.
Joan zan hilean ekin eutsen formakuntzeari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!