'Itsasoak daroana' film laburrak eroan dau 19. Kameratoiaren saria

Bizkaie! 2023-10-24 12:43   Zinemea

Bigarren saria Ziaboga filmak irabazi dau eta Publikoaren saria, barriz, Itsasoak daroana film laburrak.

Urriaren 20tik 22ra Lekeitioko Euskal Zine Bilerearen barruan egin zan 19. Kameratoia. Barikuan, urriaren 20an partaideek edizino honetako gaia jaso eben Estibaliz Urresola zuzendariaren eskutik (Gaur, Atzo, Bihar izan zen gaia) eta domekara arte izan eben film laburra sortzeko denpora tartea.

Domeka arratsaldean izan zan sariak emoteko ekitaldia eta Santaku taldeak, HUHEZIko ikus-entzunezko ikasleek uzta bikaina jaso eben. Publikoaren saria irabazteaz gan, lehen saria be eskuratu eben Kameratoira aurkeztutako Itsasoak daroana film laburragaitik. Estibaliz Urresola eta Aitzol Saratxaga epaileen eretxiz, gaia oso ondo garatzeaz aparte, hizkuntza zinematografikoa oso ondo islatu dabe film laburrean. Ikus-entzunezko ikasleek genero indarkeria jorratu eben denporearen gaia jorratzeko.

Bigarren saria, HUHEZIko beste ikasle talde batek eroan eban, GaraIKO taldearen Ziaboga lanak irabazi eban. Ikasle talde honek umorea ardatz hartuta jorratu eban gaia, denpora elipsia oso ondo garatuz, joan, oraina eta etorkizuna nahastauta. Epaileek irudien kalidade handia azpimarratu eben eta gaiari emondako buelta originala.

Lehen sariak 800 euroko ordainsaria dau, 350 eurokoa bigarrenak eta hirugarrenak, barriz, Filmin zine plataformarako hilebeteko harpidetzea. Horrezaz gan, lehen bi saridunak Durangoko Azokearen barruan egiten dan DemaSA lehiaketara batuko dira zuzenean.

1. Saria - Itsasoak daroana. Ikusi hemen.

2. Saria – Ziaboga. Ikusi hemen.

Publikoaren Saria – Itsasoak daroana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu