Estibaliz Urresola eta Alberto Vazquez 65. Zinebiko Film Laburren Lehiaketako epaimahaian izango dira

Bizkaie! 2023-10-19 10:46   Zinemea

Alberto Vázquez animazino-zuzendari, ilustratzaile eta marrazkilari galiziarra da.

Bilboko Udalak antolatutako Zinebi – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere Sail Ofizialeko nazinoarteko lehiaketa bietako epaimahaikideak iragarri ditu.

Nazioarteko Film Labur Lehiaketako sariak emoteaz arduratuko dira:

Florian Fernandez, Cannesko Zinemaldiko Short Film Corner programearen koordinatzailea. Gainera, Fernandez, Encounters Film Festival (Bristol, Erresuma Batua), Festival du Nouveau Cinéma de Montreal (Kanadan) eta SWSW Doc Shorts-eko (AEB) batzordeko kidea izan da.

Haruka Hama, Yamagatako (Japonia) Zinema Dokumentalaren Nazinoarteko Jaialdiaren zuzendaria. Horrezaz gan, Cinematrix zinema-banatzailea da. Haruka Hamak berak produzidutako Takamine Goren “Queer Fish Lane” filmaren estreinaldia eskaini eban eta estaduko zein nazinoarteko proiekzinoen koordinazinoan parte hartu dau, baita Aichi 2016ren Hirurtekoko Zinema Programan egindako komisariotzea be.

Mariana Hristova, zinema-kritikari, kultura-kazetari eta programatzaile bulgariarra, Balkanetako eta Ekialdeko Europako zineman espezializautakoa da. Cineuropa, Talking Shorts edo Klassiki Journal lako argitalpenetan idazten da. Prentsa Zinematografikoaren Nazinoarteko Federazinoko (FIPRESCI) eta Sheffield Doc/Fest-eko (Erresuma Batua) hautaketa-batzordeko kidea da.

Estibaliz Urresola, 20.000 especies de abejas film luzearen zuzendaria eta euskal zinemagilea da. Pelikula hau igazko Berlinaleko sail Ofizialean estreinau eben eta filmak, Sofia Oterorentzat Interpretazino Onenaren Zidarrezko Hartza irabazi eban. Filmak Publikoaren Saria eta Alemaniako Erakusleen Saria be irabazi zituan eta Malagako Jaialdian Film Onenaren Urrezko Biznagea be eskuratu eban. Urresolak Polvo Somos (Zinebi 2020ko Sari Handia eta Málaga 2021ko Publikoaren Saria) edo Cuerdas (Cannes 2022ko kritika astean estreinautakoa eta Film Laburrik Onenaren Forqué Saria) lako lanen zuzendaritzan be ibili da.

Alberto Vázquez animazino-zuzendari, ilustratzaile eta marrazkilari galiziarra da. Estaduan ez eze, Frantzian, Italian, Brasilen edo Korean be argitaratu dira haren liburu eta komikiak eta mundo osoko aldizkari eta egunkarietan argitaratu dira Vazquezen ilustrazinoak. Haren komikietan oinarritutako Birdboy, Sangre de unicornio, Decorado eta Homeless Home animazinoko film laburrak idatzi eta zuzendu izan ditu eta Psiconautas (2017) eta Unicorn Wars (2022) film luzeak zuzendu ditu. Alberto Vázquezen lanek Goya Sariak lau aldiz irabazi ditue (bitan Animazinoko Film Onenarena eta beste bitan Animazinoko Film Labur Onenarena).

Sail Ofizialeko – ZIFF Nazinoarteko Lehiaketako ZIFF Sari Nagusia erabagiko dauen epaimahaian honako honeek dagoz:

Diana Bustamante, produktore eta zuzendari kolonbiarra; hasieretan ikuspegi eta ahots barriak aztertzen dituen egileei laguntzeagaitik ezaguna da, horren adibide dira Ciro Guerra (Los viajes del viento, 2009), César Augusto Acevedo (La tierra y la sombra, 2015) edo Apichatpong Weerasethakul (Memoria, 2021). Zuzendari lanetan Nuestra Pelicula izan da bere lehen dokumentala eta horri esker ZIFF – Zinebi First Film Epaimahaiaren Aitamen Berezia jaso eban 2022an. Horrezaz gan, DOCNYC-en (AEB), Bafici-n (Argentina) edo FICUNAM-en (Mexiko) parte hartu dAu.

Birgit Kohler, Berlingo Arsenal – Zinema eta Bideoarte Institutuko programazinoaren arduraduna. Berlinaleko Forumeko hautaketa-batzordeko kide be izan zan, baita 2019ko Forumeko programa nagusiaren arduraduna be.

Rocío Mesa Kalifornian (AEB) bizi dan espainiar jatorriko zinemagileak, ikus-entzunezko sorkuntzea, programazinoa eta produkzinoa buztartzen ditu. Secaderos (2022) izan da bere azken film luzea zuzendari eta gidoilari bezela, Donostiko Zinemaldian estreinautakoa eta AEBetako SXSW-n aurkeztu zan nazinoartean, Visions Audience Award irabazi eban bertan. Aurretik Orensanz (2013) sorkuntza dokumentala zuzendu eban eta Álvaro Gurrearen Mbah Jhiwo/Alma anciana (2021) film luzea produzidu eban. LA OLA – Independent Films from Spain erakundeko zuzendaria izateaz gan, LA Film Festival edo Art House Theater Day jaialdietarako programatzaile lanak be egin ditu.

Sariak

Zinebik 50.000 euro baino gehiago emongo deutsee Sail Ofizialeko nazioarteko bi lehiaketetako film irabazleei. Horrela, ZIFF – ZINEBI First Film-en parte hartzen duten film luzeek ZIFF Sari Nagusia (12.000 €) eta Gazte Epaimahaiaren Saria – ZIFF (UPV/EHU) irabazteko aukerea izango dabe. Azken horretan, ECAMeko ikasleek parte hartuko dabe aurten (2.000 €).

Film Laburren Nazinoarteko Lehiaketeari jagokonez, epaimahaiak Zinebi Sari Nagusia (7.000 €), Euskal Zinemearen Sari Nagusia (6.000 €), Espainiako Zinemearen Sari Nagusia (6.000 €), Fikzinoko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 €), Animazinoko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 €) eta Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia (5.000 €) emongo ditu.

Gainera, proiekzinoetara joaten diran ikusleek EITB Publikoaren Saria emoteko aukerea izango dabe ikusten dituen film laburrei botoa emonez (3.000 €), eta UNICEFek bere saria emoten dau urtero (diru-hornidurarik ez dauena).

Amaitzeko, FAS Zineklubak bere Saria (2.000 €) emongo deutso Bertoko Begiradak – Miradas desde Euskadi Saileko Film Labur Onenari, euskal produkzino barriena ardatz dauena eta Sail Ofizialean parte hartzen ez dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu