Euskerazko futbol entrenatzaile ikastaroak egonkortze bidean dira hirugarren urtez
2023-10-19 09:12 KirolaUEFA B eta UEFA C ikastaroak hizkuntza gitxitu bakarrean eskaintzen dira Europa mailan: Euskeraz.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila eta Gipuzkoako Futbol Federazinoa 2021ean hasi ziran aelkarlanean 2021-2022 denporaldian futbol entrenatzaile izateko UEFA ikastaroak lehenengoz euskeraz eskaintzeko.
Eusko Jaurlaritzeak 2021eko garagarrilean jarri eban martxan Kirolean Euskerea Sustatzeko Plana 2021-2024. Egitasmo honen oinarri nagusietako bat trebakuntzea euskeraz sustatzea da, entrenatzaile eta teknikarien trebakuntzea, besteak beste. Erreferente diran figura horreen eredugarritasuna oinarrizko baldintza da ondoren gazteen euskerearen erabileran eragin nahi bada.
Planaren diagnostikoak agirian itxi eban 8 eta 18 urte bitarteko gaztetxo eta gazte kirolarien artean futbola dala nagusi. Era berean, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren enkarguz Gipuzkoako futbol klubetan Aztikerrek 2019an egindako azterketak be, edade tarte horretako gazteen hamarretik bost futbolean dabizela erakutsi eban. Arlo honetan eragin beharra lehentasun bilakatuta eta Gipuzkoako Futbol Federazinoaren euskerea sustatzeko asmo sendoa bidelagun, 2021etik lankidetzan dabiz erakunde biak.
Europa mailan entrenatzaile ibiltekoo beharrezko baldintza diran UEFA B eta UEFA C tituluen ikastaroak euskeraz eskaintzea izan zan lehenengo urratsa. Holan, 21-22 denporaldian, 53 ikaslegaz (8 emakumezkoak eta 45 gizonezkoak) jarri zan martxan UEFA C lehenengo aldiz. 22-23 eta 23-24 denporaldietan, 60 eta 85 entrenatzailek egin dabe ikastaroa, hurranez hurran. UEFA Bri jagokonez, goragoko mailea izanik ikasketakaz jarraitzen daben entrenatzaile kopurua urritzen bada be, 28 ikaslek egin dabe ikastaroa euskeraz urte bitan.
Taldeak osotuta eta irakasleak gaituta, materialen egokitzapena bilakatu zan bigarren erronka. Kultura eta Hizkuntza Politika saila arduratu da egiteko horretaz. Materialaren berezitasunak, hizkera teknikoak, terminologiak... arloan adituak diranakaz alkarlanean ibiltea eragin dau. Era berean, azpimarratzekoa da, materialen izakerea dala eta, azken urtean ikus-entzunezko material barritzaileen egokitzapenak be euskerara egokitu dirala. Danetara, 50 bideo produzidu dira 10 irakasle adituren azalpenakaz.
Hemendik aurrera, asmoa Gipuzkoan abiatutako bidea beste federazinoetara zabaltzea be bada helburua.
Hizkuntza Estrategien Modulua
Kultura eta Hizkuntza Politika sailak kirol entrenatzaileei zuzendutako Hizkuntza Estrategien Modulua sortu eban orain hiru urte, besteak beste, Kirolenek edo Kirolaren Euskal Eskoleak eskainitako teknikari ikastaroen gaitegiaren parte bilakatu da, eguneroko entrenamenduetan euskera sustatzeko estrategiak, baliabideak eta gomendioak batzen dituan modulua. Gipuzkoako Futbol Federazinoaren kasuan, entrenatzaile-eskolako irakasleak gaitu ostean, UEFA B eta UEFA C ikastaroetako ikasleen lehen ikasgaia bilakatu da.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Gipuzkoako Futbol Federazinoaren arteko lankidetza hau 2025-2026 denporaldiaren amaierara arte dago indarrean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!