VII. Sopela Surf Business Meeting urriaren 25, 26 eta 27an
2023-10-18 08:54 KirolaJohnny Cabianca gurean izango da, munduko shaperik onenetakoa.
Surfari buruzko nazinoarteko kongresua publiko guztientzat zabalik egongo da, batez be, surfaren eta itsasoaren industriako langileentzat, ekintzaileentzat, eragile eraldatzaileentzat eta industrian ekin nahi daben irristatze-kirolen zaleentzat, espazio edegia, doban, diziplina anitzekoa eta ibiltaria.
Toki Garapen, Merkataritza, Turismo, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Sailak atondu dau eta gaurkotasuneko eta intereseko jakintza eta gaiak batu nahi ditu, profesionalen arteko berbaldien eta topaketen bidez jardunbide egokien trukea eta azalpena bultzatuz. Helburua tokiko profesionalak eta persona ekintzaileak inspiretea eta laguntzea da;
industriaren azken jokerak ezagutzeko gunea da eta horrezaz gan, sarea egiteko aukerea parebakoa, aldez aurretik eta doban izena emonez.
Kontuak kontu, Getxo Itxas Huben egingo dan networking profesionaleko lehen egunaren ondoren, Sopelako Kurtzio Aretoan izango dira beste berbaldi bi eta workshop jardunaldiak.
Era berebn, merkatuaren munduko azken jokerak ezagutzea posible izango da, persona ezagunen eta adituen eskutik. Gainera, Euskal Kostaldeko surf eskolen jardueren azterketa eta bateratze-lana ezaguitzeko eukerea be egongo da.
Johnny Cabianca, El Niño fenomenoa eta Adimen Artifiziala
Aurtengo nobedadeen eta protagonisten artean, Johnny Cabianca nabarmentzen da, munduko shaperik onenetakoa eta munduko tricampeoi taulen arduraduna, Gabriel Medinak be ez dau hutsik egingo.
Beste alde batetik, danoi eragiten deuskuezan eta surfaren industrian daben eraginaren harian, El Niño fenomenoa edo adimen artifizialaren erabilerea lako gaiak jorratuko ditue
Lan-tailer formatuan, hondartzako lizentzien kudeaketeari buruzko egungo araudia apliketzako gakoak aztertzea be bada asmoa, surf eskoletako arduradunakaz eta udal arduradunakaz batera, Basquetour-ek, Turismoaren Euskal Agentziak, egindako txosten juridiko zehatz baten ondoren.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!