BizkaiBizi bizikleta publikoen zerbitzua bederatzi udalerritan zabaltzen hasiko da
2023-10-17 08:20 KirolaDanetara, 650 bizikleta elektriko eta 78 ainguraketa-puntu eskainiko dira.
BizkaiBizi bizikleta publikoaren mailegu-zerbitzu barria Bizkaiko Foru Aldundiak eta Barakaldo, Berango, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko udalerriek bultzatu dabe eta ibilbideari ekin deutso 650 bizikleta elektrikori eta 58 aparketako eta karga-eremuri esker. Hurrengo asteetan kopurua 78 ainguraketa-puntura heldu arte gehituko da, zerbitzuaren % 100 osotzeko.
Hemendik aurrera 16 urtetik gorako edozein personak altea emon leike BizkaiBizi zerbitzuan eta bizikleta elektriko bat alokatu ahal izango dau, nahikoa da www.bizkaibizi.eus webgunean izena emotea. Bertan zerbitzuaren informazino guztia eskura dago: Udalerri partaideak, aparkau eta kargetako guneen mapea, barriak, ohiko galderak, gorabeherak zein bestelakoak. Aplikazinoa bee webgune horretatik deskargau daiteke.
Aplikazino barria iOserako eta Androiderako prest dago eta horri esker, beste funtzionaltasun batzuen artean, denpora errealean ikusi daitekez ainguraketa eta karga-guneen kokapena eta eskuragarritasuna, bizikletea alokatu eta bueltau nahiz erabiltzailearen profila kudeatzeaz gan.
APPa eta Barik
Erregistroa doban da. Izena emotean, sistemeak erabiltzaileari datu personalak, eskuko telefonoaren zenbakia eta erabiltzeagaitiko karguak egiteko kreditu edo zordunketa-txartelaren datuak eskatuko deutsoz. Era berean, aukeran, Barik txartelagaz lotu ahal izango da.
Bizikletak aparkalekutik modu bitan erretirau daitekez:
Lehenengoa, APPagaz bizikletaren QR kodea eskaneauta eta, bigarrena, erabiltzaileak webgunean izena emotean bere profilari lotu deutson Barik txartelagaz. Bidaia bakotxaren kostua altea emotean adierazotako kreditu edo zordunketa-txartelean kargaukoo da, ez, ostera, Barik txartelaren saldoan.
18 urtetik beherakoak
16 eta 17 urteko personek BizkaiBizi sisteman altea emoteko aukerea izango dabe, baldin eta legezko gurasoek edo tutoreek sinatutako baimena behar bezela beteta aurkezten badabe. Baimen horren barruan egongo da adierazpen bat eta hor erabiltzaile edade txikikoaren gaineko erantzukizuna euren gan hartzen dabe. Baimenagaz batera, legezko gurasoak edo tutoreak bere NANaren fotokopia bat bialduko dau, erabiltzaile edade txikikoaren NANaren eta familia-liburuaren fotokopiaz gan. Holakoetan, altea BizkaiBizi zerbitzuak jasotako dokumentazinoa aztertu eta onesten dauenean eraginkorra izango da.
Bizikleta metropolitar barriak operatiboak izango dira eguneko 19 orduz, 05:00etatik 24:00etara, asteko zazpi egunetan zehar.
Abenduaren 31ra arte, erabiltean lehenengo 30 minutuak doban izango dira.
Bizikleta elektrikoen zerbitzu barriaz gozetako ezinbestez urteko kanon finkoa eta erabilerearen araberako tarifa zehatzak ordaindu beharko dira.
Dana dala, hasierako eskaintza berezi lez, BizkaiBizik bere jarduereari urteko kanona eta erabiltzeagaitiko tarifak erdira murriztuta ekingo deutso, ordu bi gainditzen dituan tartean izan ezik.
Abenduaren 31ra arte, urteko txartelak 12,50 euro balioko ditu eta lehenengo 30 minutuak doban izango dira.
Bizkaiko beste garraio publikoko modu batzuekaz pasetan dan legez, BizkaiBizik zerbitzuaren erabilerea bultzatu nahi dau. Horregaitik, hilean 30 bidaia baino gehiago egiten dituenek beren ibilbideetan deskontu garrantzitsua izango dabe hurrengo aldian.
9 bizikleta egokitu udalerrietan
Bizkaiko bizikleta publiko barriek 85 kilometroko autonomia dabe karga-ziklo osoaz erabili ezkero. Autonomia-maila altu horri esker, sistemearen barruan dagozan udalerrien artean joan-etorriak ezelako arazorik barik egin daitekez. 30 kiloko pisua dabe eta pedalei errazago eragiteko martxa gehiago ditue, hain zuzen be, 5 beste modelo batzuetan ohikoak diran 3 martxen aldean.
Erosoak eta seguruak dira, barra bajua dabe errazago igoteko eta bajatuteko eta persona guztientzak ergonomikoak eta dimensino egokikoak dira. Bandalismoaren kontrako segurtasun-mekanismoak ditue; GPSaren bidez identifikau eta jarraitzeko sistemez horniduta dagoz eta istripuen kasuan detektau eta ohartarazoten da.
Naranja kolore bereizgarriak erabiltzaileei segurtasuna emoten deutse, ondo ikusteaz gan.
BizkaiBizi zerbitzu publikoak, gainera, 3 erruberako 9 bizikleta egokitu izango ditu behar bereziak dituen personentzat, proiektuko udalerri partaide bakotxeko bana. Zerbitzua emoteko erabiltzaileek eskatu beharko dabe.
Bizikleta barriak udalerri batean hartu eta udalerri horretan bertan edo beste batean entregau daitekez, beti be BizkaiBizi sistemearen barruan badagoz. Bakarrik edo bestelako garraio publikoko moduagaz batera, besteak beste, Metro, Bizkaibus...; lantokiraino, ikasketak egiten diran lekuraino edo aisialdiko lekuraino heltzeko erabili daitekez.
Inaugurazino-ekitaldia
BizkaiBizi abian jartzeko inaugurazio-ekitaldia Bizkaia Zubiaren ondoan egin da Areetan (Getxo).
Ekitaldiaren buru izan dira Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta Sonia Pérez Garraioa, Mobikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Sailaren foru diputadua. Gainera, bertan egon dira Aitziber Oliban Erandioko alkatea, Amaia Agirre Getxokoa, Iban Rodríguez Leioakoa, Mikel Torres Portugaletekoa, Karmele Tubilla Santurtzikoa eta Ainhoa Basabe Sestaokoa, bai eta Nora Abete Bilboko Udaleko alkateordea eta Mobikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzia eta Gorka Zubiaurre Barakaldoko Udaleko Alkatetza, Uri Agenda, Turismo eta Barrikuntzako zinegotzia be.
Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak azaldu daunez, BizkaiBizi Bizkaiko ingurune metropolitarraren mobikortasun jasangarria indartzeko sortu zan eta urien arteko garraio publikoko sare trinkoa osotu dau metroan eta Bizkaibusen oinarrituta.
Gaurtik, metroaren gorriari eta Bizkaibusen berdeari BizkaiBiziren naranjea batzen deutsagu, erantsi dau Etxanobek, txirrindularitza lehiaketa-kirol modura hartuta, irudimen kolektiboan naranjea gure zaletuen kolorea baita, esan dau ahaldun nagusiak: Orain naranjea mobikortasuna jasangarriagaz eta osasungarriagaz be identifikauko dogu, zerbitzu honen bidez martxan jarten diran lehenengo 650 bizikleta elektrikori esker.
Bestalde, Sonia Pérez Garraioa, Mobikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Sailaren foru diputaduak azaldu dau Bizkaiko biztanleria-eremurik densoenean BizkaiBizi garraio publikoko modu barri jasangarriago eta osasungarriago bihurtzeko bokazinoz sortu da. Sareko 9 udalerriak Itsasadarraren ertz bietan kokatzen dira eta guztira 700.000 biztanle ditue, Bizkaiko herritarren % 60, hain zuzen be.
Aurrekoaren harian, Bizkaia Denontzat Foru Gobernuaren Agintaldi Planak adierazotakoari eutsiz, gogorarazo dau BizkaiBizi zerbitzua legealdian zehar beste udalerri batzuetara zabaldu nahi dala.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta bederatzi udalek zerbitzua martxan jarteko lau urtetan 66.898.741,66 euro inbertidu ditue. Aldundiak proiektu guztiaren % 30 finantzietan dau eta 9 udalek gainerako % 70.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!