Martxan uriko lehen pelota eskolea

Bizkaie! 2023-10-16 12:23   Kirola

Euskal pelotaren diziplinak sustatu eta zabalduko dira.

Bilboko Udalak martxan jarri dau uriko euskal pelotaren lehen eskolea, Bilbao Esperantza Pilota klubearen laguntzagaz. Bilbao Kirolak erakundearen eta klubearen arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez, prestakuntza eskainiko deutse pelotari gazteei, eta urian euskal pelotaren diziplinak sustatu eta zabalduko dira.

Eskolako jardueretan izena emonda dagozen 18 urtetik beherakoek euskal pelotako diziplinetan lehen harremana izan ahalko dabe, halanda ze, erremontean, zesta-puntan eta eskupelotan. Entrenamenduak eguaztenetan eta barikuetan programau dira, 17:00etatik 19:30era, eta behin-behinean Txurdinagako Udal Kiroldegiko 1. pelotalekuan egingo dira.

Pelota Eskoleak programautako jardueretan izena emon nahi dabenek Bilbao Esperantza Pilota klubegaz jarri behar dabe harremanetan, 609 868 004 telefono-zenbakira deituta edo bilbaoesperantzpilota@gmail.com helbidean.  

Zazpi Kaleetako Itxaropen kaleko frontoiaren instalazino barrien inaugurazinoaren ondoren, Bilboko Pilota Eskolearen jarduerea hara eroatea aurreikusten da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu