Naia Laso eta Gadea Moja, Skate Parkeko Munduko Txapelketako final-laurenetan

Bizkaie! 2023-10-06 09:56   Kirola

Hegoa Zabalburuk ezin izan dau sailkapen fasea gainditu.

Italiako Ostian jokatzen ari dan Skate Parkeko Munduko Txapelketan, neskek hartu dabe mutilen lekukoa. Halanda ze, Naia Laso bermeotarrra eta Gadea Moja Getxoztarra final-laurenetara pasau dira.

Gadea Mojak eta Hegoa Zabalburuk goizeko txandean parte hartu dabe, 45 segundoko serie biei aurre eginez. Hegoaken lehen saiakera 17.10eko puntuazioagaz baloratu da, eta bigarrena 38.82, ondorioz, Getxoko kirolariak 55. postuan amaitu dau. Beraz, ez dau lehiaketean jarraituko. Gadea Mojak, barriz, bikain aritu da, izan be, lehenengo txandean 50.73ko puntuazinoa lortu dau eta bigarrenean 76.10ekoa. Emaitza horri esker, zortzigarren postuan bukatu dau.

Naia Laso bermeotarrak be, lortu dau final-laurenetarako txartela. Lasok lehen saiakeran arriskatu dau eta, azken fasean oreka galdu dauen arren, 71.43 puntu jaso ditu. Bigarren saiakeran, barriz, urduritasuna alde batera itxiz, 83.18 puntuzioagaz líder jarri da, eguneko puntuazino onena lortuz.

Gaur, hilak 6, jokatuko dira Erromako Munduko Txapelketako final-laurenak, bai gizonezkoen lehian, bai emakumezkoenean. Egoitz Bijueska lehen txandean lehiatuko da (11:35), Peio Gonzalez bigarrenean (12:30), Gadea Moja hirugarrenean (19:25) eta Naia Laso laugarrenean (20:20).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu