XI. Thinking Football Film Festival urriaren 9tik 14ra izango da

Bizkaie! 2023-10-04 10:53   Zinemea

Mighty Penguins filmeko protagonistek emongo deutse amaierea jaialdiari.

Athletic Club Fundazinoak XI. Thinking Football Film Festivala futbola protagonista izango dan filmak ikusteko sei egun izango dira eta askotariko programazinoa eskainiko da gonbidatu bereziakaz, besteak beste, Marco Lanna, Liam Brady, Miodrag Belodedici, Martin Bengtsson edo Brentford Penguinseko talde osoa, Down sindromea daben futbolariek osotua.

Prentsaurrekoan izan dira Josetxu Urrutia, Athletic Clubeko batzordekidea; Koldo Bilbao, BBKren ordezkaria; eta Galder Reguera, jaialdiaren zuzendaria.

Josetxu Urrutiak jaialdiaren sendotasuna azpimarratu dau: Thinking jaialdia ez genduan futbol-jaialdi hutsa izatea gura, beti saiatzen baikara pelikulek oinarri soziala izan deien“.

Koldo Bilbaok nabarmendu dauenez, BBK Aretoa sano garrantzitsua da kultuera sustatzeko eta kirolaz harago doazen balioak transmitiduteko, programautako filmen aukeraketan beti gertatzen dan bezela.

Galder Reguera arduratu da jaialdiaren egitaraua zehazteaz: Hamabi proiekzino saio bikotxean (18:00etan eta 20:00etan, inaugurazino egunean izan ezik) eta zineforumak egongo dira BBK Aretoan bertan, proiekzio nagusien ondoren. Filmak jatorrizko bersinoan proiektauko dira, gaztelaniazko eta euskerazko azpitituluakaz (20:00etan).

Sartzea doban da baina beharrezkoa da erreserbetea hemen.

Egitaraua

Jaialdia astelehenean, hilak 9, hasiko da, goizeko 11:00etan, 2022ko Publikoaren Saria irabazi dauen Tigrar filmaren proiekzino berezi bategaz. Martin Bengtssonek (bere biografian oinarritu zan film suediarra) eta Ronnie Sandahl zuzendariak Bilbo bisitauko dabe barriro eta proiekzinoaren ondorengo barriketaldian parte hartuko dabe.

Estreinaldi edegia BBK Aretoan izango da astelehenean arratsaldeko 19:00retan Marco Pontiren La Bella Stagione filma eskainiko dalarik, Gianluca Vialli eta Roberto Manciniren Sampdoriaren omenez. Ondorengo zineforumerako, Marco Lanna Sampdoriako jokalari ohi eta gaur egungo presidentea barriketaldian egotea espero da.

Martitzena 10: I believe in miracles eta Green lions, Roger Millaren Kameruni buruzkoa

Arratsaldeko 18:00etan, jaialdiak Thinking Football Bitxiak izeneko saila estreinauko dau. Bertan, aurreko edizinoetan ondoen balorautako filmetako batzuk berreskuratuko dira. I believe in miracles pelikularen kasua da, Jonny Owenek zuzendutakoa.

Eguaztena 11, Liam Brady: The Irishman Abroad eta Another way: Forest Green Rovers

Lehen saioan (18:00), programautako filma Another way: Forest Green Rovers izenburukoa da, Bart Corpe-k zuzendutako film britainiarra. Munduko futbol klubik ekologikoenaren historia kontetan dau..

20:00etako saioan, Liam Brady: The Irishman Abroad film irlandarra proiektauko da, Irlandako futbolaren historiako talentu handienetako baten biopica eta kontinente zaharrean arrakasta lortu eban lehen irlandarra.

Eguena 12, In the middle eta Marinette

Thinking jaialdiak Greg Crutwellen In the middle programau dau arratsaldeko 18:00etan eta zuzendaria ondorengo barriketaldian egongo da. Dokumental britainiar eder honetan hainbat kategoriatako epaile talde bati jarraitzen jako. Jokoan beharrezkoa dan figura horri egiten jakon omenaldia ez da beti behar bezela baloretan.

Eta 20:00etatik aurrera, Virginie Verrier zuzendariaren Marinette film frantsesaren txandea izango da. Marinette Pichon Frantziako historiako futbol jokalari onenaren bizitzan inspirautako filma da. Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldea BBK Aretoan izango da filma ikusi eta ondorengo eztabaidea entzuteko.

Barikua 13, El hincha eta UEFA extraordinary stories

Arratsaldeko 18:00tan, El hincha izeneko pelikula argentinarraren proiekzinoagaz izango da. Renzo Cozzak zuzenduta, filmak ikuslea River Plate taldearen munduan eta futbol talde baten aurreko herentziaren logikan sartzen dau.

20:00etan, Thinking jaialdiak, UEFAren laguntzaz, UEFA extraordinary stories saileko film labur bi programau ditu:

Lehenak, Jimmy Hasty: beso bateko izarra, Jimmy Hasty jokalariaren istorio harrigarria kontetan dau.

Bigarrena da Desertor: la extraordinaria historia de Miodrag Belodedici. Dokumental honek Europako txapeldun izan zanaren urratsak berreregiten ditu Steaua eta Izar Gorriagaz, Ceaucescuren Errumaniatik iges egitea erabagi ebanean.

Zapatua 14, Pirveli Mertskhali eta azken txanpan, Mighty Penguins

Thinking jaialdiaren azken txanpa polita izango da 20:00etan, izan be, Bilbora helduko da, Vueling, La Liga Fundazinoa eta Brentford FCren laguntzeari esker, Mighty Penguins filmeko talde protagonista zoragarri guztia. Louis Mylesen (Kaiser filmaren zuzendaria) dokumental eder eta hunkigarri honek The Brentford Penguins aurkeztuko deusku, Down sindromea daben edade txikikoen futbol taldea, Allan Cockram Premierreko jokalari ohiak zuzendua. Mylesek eta Cockramek filmaren ondorengo eztabaidan parte hartuko dabe. Brentfordeko neska-mutikoentzako jardunaldi ahaztezinari amaiera bikaina emongo jako. Goiz horretan bertan, Lezaman, Ahalegina alkarteko talde bat izango dabe aurrez aurre. Ahalegina alkartea adimen-ezintasuna dabenei zuzendutako Fundazinoaren proiektu soziala da.

Aurretik, 18:00etan, Pirveli Mertskhali eskainiko da. Thinking jaialdiak georgiar zinemaren klasiko bat programatu du, Nana Mchedlidze zuzendari emakume ospetsuak zuzenduta. Komedia honek Georgiako lehen futbol taldearen istorioa kontatzen du, Poti hiriko itsas portuan sortua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu