Urdabai Arraun Alkartea aintzat hartu dabe
2023-10-04 08:46 KirolaUrte berean, Kontxako Estropadea eta Eusko Label Ligea irabazi dabe.
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, Urdaibaiko arraunlari, teknikari eta zuzendaritzako kideak hartu ditu Foru Jauregian, Eusko Label Ligan, Kontxan eta Euskadiko eta Bizkaiko traineru txapelketetan lortutako garaipenak autortzeko ekitaldian.
Harrera-ekitaldiko hitzaldian, Ahaldun Nagusiak Bizkaiarentzat abagune berezi horrek dauen garrantzia azpimarratu dau, baita urte berean Eusko Label Liga eta Kontxako Estropadea irabazteak suponiduten dauen ahalegin itzela be: Lortu dozuen garaipen bikotxa, Kontxea eta Ligea, oso gitxiren esku dago. Eten barik bikaintasunaren alde burrukatzen dabenek lortzen ditue garaipen horreek, ez estropada batean, ezta denporaldi oso batean be, urte askotan baino, adierazo dau Ahaldun Nagusiak.
Etxanobek Urdaibaiko taldearen iraunkortasuna eta dedikazinoa nabarmendu ditu, baita helburu argiari eutsiz eta taldean burrukatzeko daben gaitasuna be. Neure ustez, hori, garaipena eta erantzun bikain baino garrantzitsuagoa da, azaldu dau.
Elixabete Etxanobek eskerrak emon deutsoz Urdaibairi Bizkaiaren izena gorenera eroan eta arrauna sustatzen eta sortzen jarraitzeko egindako ahaleginagaitik.
Horrezaz gan, Ahaldun Nagusiak, Bizkaiko traineru guztiak gogoratu ditu, guztien ahalegina autortuz eta horrek garaipena baliotsuagoa eta porrota duinagoa egiten dauela nabarmenduz. Era berean, emakumezkoen arraunaren hazkundea eta kirol hau handiagoa egiten dabenen ekarpena azpimarratu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!