Badator 28. Zinemakumeak gara!

Bizkaie! 2023-10-03 09:07   Zinemea

Urriaren 16tik 31ra izango da.

Emakumeek zuzendutako zinema-erakusketearen 28. edizinoko jarduera-programea aurkeztu dabe Bilboko BBK Aretoan.

Bilboko Emakumeek zuzendutako zinema erakusketan programazinoak, atzera begirakoak, berbaldiak, tailerrak, emakume zinemagileen irudia aldarrikatzeko testuak eta ilustrazinoak batzen dituan erakusketea eta topaketak izango dira. Aurton, ganera, Alice Guy, historiako leehen zinemagilearen eta fikzinoko lehen lanaren egilearen jaiotzearen 150. urteurrena ospatuko dabe.

Erakusketea urriaren 16tik 31ra bitartean egingo da Bilboko hainbat gunetan eta astebete geroago Bizkaiko Basauri, Portugalete eta Bermeo herrietan zabalduko da. Bilbori jagokenez, uriko 4 guneetan egingo da: BBK Aretoan, BilbaoArten, Golem Alhóndiga Zinema-aretoetan eta Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Aretoan.

9 film luze eta 7 film barru erakutsiko ditue, aurten Cannes, Locarno, Seminci, Berlingo zinemaldietan izandako estreinaldiko filmak. Horreen artean, Isabel Herguera euskal zuzendariaren El sueño de la sultana animazinoko film luzea proiektauko da.

Aurtengo Simone de Beauvoir saria Silvia Munt zinema, antzerki eta telebistako zuzendari eta aktoreari emongo deutse, kamerearen alde bietan izan daben ibilbide zinematografiko bikaina eskertzeko.

Erakusketan parte hartuko daben izen propioen zerrendan, besteak beste, honako honeek izango dira: Andrea Jaurrieta (zuzendaria eta gidoilaria), Ana Hormaetxea (gidoilaria), Izibene Oñederra (El sueño de la sultana), Begoña Vicario (animazinoko zinemagilea), Nuria Vidal (idazlea eta zinema kritikaria), Paula Iglesias (Hondarrak), Mabel Lozano (Ava), Vicenta Alonso de la Cruz (Bizkaiko Psikologia Alkargo Ofizialeko Bardintasun Batzordeko koordinatzailea) eta Nagore Cenizo Arroyo (aktorea), hasierako ekitaldia gidatuko dauena.

Urtero lez, erakusketeak ikus-entzunezko tailer bat eskainiko dau, Deborah Garcia eta Tania López arte historialariek eta kulturea kritikariek emondo dabena, Léelas como una chica hain zuzen be. Edizino honetako kartelari jagokenez, Ruth Juan (Junita Makina) ilustratzaileak egin dau eta Alice Guyren La Salida de Arlequín eta Pierrette (1900) film laburretan dago oinarituta.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu