71. Zinemaldia Azkuna Zentroan
2023-10-03 07:56 ZinemeaUrriaren 2tik 8ra, umeei eta familiei zuzendutako goizeko saioak izango dira.
Pasa dan zapatuan amaitu zan Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian aurkeztutako 11 izenburu proponiduten ditue Jatorrizko Bersinoan Azpitituluakaz.
Azkuna Zentroan egindako aurkezpen-prentsaurrekoan izan dira José Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria; Fernando Pérez, Azkuna Zentroko zuzendaria; Hovik Keuchkerian, Isabel Coixetek zuzendutako Un amor filmeko aktorea, aurtengo Taldeko Interpretazino Onenaren Zidarrezko Maskorra; eta Marisa Fernández Armenteros, filmaren produktorea.
Zinemako eta ikus-entzunezkoetako programazino arloaren barruan eta Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiagaz lankidetzan, Azkuna Zentroak urtero eskaintzen ditu Zinemaldian aurkeztutako film batzuk jaialdia amaitu ondoren. Hitzorduak, urriaren 2tik 8ra izango dira, bart egindako inaugurazinoan Isabel Coixeten Un Amor filma eskaini ondoren.
Aurten, zikloak zuzendari ospetsuen eta talentu barrien filmen aukeraketea dakar, baita ume eta familiarrentzako filmena be, zinema eta ikus-entzunezko produkzino garaikidea belaunaldi gazteenetara hurreratuz. Urriaren 7an eta 8an goizeko zinea izango da, animazioko film bi eskainiko dituelarik.
Filmak
Zikloari ekiteko Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu dauen Un amor filma eskaini eben bart, Sara Mesaren izen bereko eleberriaren egokitzapen filmikoa.
Sail Ofizialetik be beste hiru film aurkeztuko ditue: Un silence, familia dramea, Emmanuelle Devos eta Daniel Auteuil protagonista dituana eta Joachim Lafossek zuzendua, Zuzendaritza Onenaren Zidarrezko Maskorra irabazi eban 2015ean, Los caballeros blancos filmari esker.
Thomas Liltiren Un Métier Sérieux be proiektauko dabe, irakasleei buruzko hausnarketa sozial argia, dibertigarria, hezigarria eta hunkigarria.
Puan film argentinarra be ikusiko dogu Bilbon, Marcelo Subiotto, Leonardo Sbaraglia eta Julieta Zylberberg protagonista dituan tragikomedia, María Alché eta Benjamín Naishtat zuzendari dituana. Azken zinta honek Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria irabazi dau eta Marcelo Subiotto aktoreak, Interpretazino Nagusi Onenaren Zidarrezko Maskorra.
Zinemaldiaren edizino honetan parte hartu daben zuzendari barrien artean, Carefree Days eskainiko dabe Bilbon, Liang Ming zuzendari txinatarraren bigarren film luzea. Ban Yu idazlearen izen bereko eleberri batean oinarrituta dago filma.
Azkuna Zentroko Donostia Zinemaldiaren zikloak euskerazko saio bi izango ditu astegoienean, umeentzat eta familientzat pentsautakoak. Batetik, Superheroien Familia, Rasmus A. Sivertsenek zuzendua; eta, bestetik, Ali Samadi Ahadiren Ilargirantz, Alemaniako umeentzako libururik ezagunenetako batean oinarritutako animazinoko film luzea.
Sarrerak salgai dagoz Golem Bilbaoren webgunean eta Azkuna Zentroko zinema-leihatiletan 5 euroan, 4 euroan, barriz, AZ txartelarekin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!